2013/12/19

Oraindik Olentzeroren gutuna idazteko zaretela etxean? Lasai, garaiz zabiltzate, internetek gainera makina bat aplikazio, jolas eta webgune eskaintzen ditu horretarako gainera! Aldiz, etxeko lanak garaiz egin eta gutuna aspaldi idatzi eta bidali zuen horietakoa bazara, Gabon Gaua heldu arteko tartea arintzeko hona hemen etxeko txikien jolasteko marrazki, joko, ipuin eta mozorroak egiteko zenbait ideia eta webgune.
Gehiago irakurri...
2013/12/19

Bere egoitza propioa eraikitzen ari da, baina bitartean ekintza ugari garatzen ditu urtean zehar Buenos Aires probintziako Ayacuchoko euskal etxeak egun alokatzen duen lokalean. 2013ko azkena, urte-amaiera jaia izan da, bazkide eta herritar ugari partaide. Mendiak –eta itsasoa ere– zeharkatuz, Olentzero ere bertaratu zen Euskal Odola-ren jaira. Txapela buruan, ekitaldiko erakarpen nagusietako bat bihurtu zen euskal ikazkina.
Gehiago irakurri...
2013/12/18

Antioquia departamentuko euskal komunitateak gogor darrai lanean euskal kultura sustatzen Kolonbiako txoko honetan. Iragan abenduaren 11ean, bertako Gure Mendietakoak Euskal Etxeak eta Antioquiako Euskal Ikasketa Zentroak (Centro de Estudios Vascos de Antioquia-CEVA) hitzaldia antolatu zuten Euskal Herriko egoera politikoari buruz. Hizlaria Israel Brull Kintana politikaria izan zen, Eusko Alkartasuna alderdiko eta Bildu koalizioko partaidea. Horrez gain, Antioquiatik 2013 Euskal Jaia izan zenari buruzko kronika heldu zaigu.
Gehiago irakurri...
2013/12/18

Argentinako Euskal Diasporaren jai nagusia antolatuko duen La Platako euskal etxeak urte amaierako festa ospatu du, euren aktibitateak bere aterpean garatzen dituzten talde guztietako kideak bilduz. Kirol eta kultur arloko lantalde hauei esker, makina bat ekintza burutu dira bertan, astez aste eta hilabetez hilabete, tartean dantzari eta abesbatzako kideen ekarpen ezin estimatuzkoa. 2013ari emandako azken agur jaian, eurekin batera, musika ere izan zen partaide. Biziarteko bazkideak eta etxeko alkatea ere izendatu ziren festan.
Gehiago irakurri...
2013/12/17

Bloga duzu eta ezagutzera eman nahiko zenuke? Aparta iruditzen zaizun euskal blog batek saria merezi duela uste al duzu? Aurkez ezazu, bada, Azkue Fundazioak, Argia aldizkariaren laguntzaz, abian jarri berri duen "Blogetan" lehiaketara. Euskal blog onenak aukeratuko dituzte bertan, bost arloetan: Kultura; Gizarte eta Politika; Aisialdia; Zientzia eta Teknologia; eta blog berriak. Urtarrilaren 26a arte dago irekita hautagaiak aurkezteko epea.
Gehiago irakurri...
2013/12/17

Euskararen Nazioarteko Eguneko ekitaldien berri ematen segitzen dugu. Maiz ENE eta urte amaiera ekitaldi berean ospatu ohi da Abenduan Hego Amerikako euskal erakundeetan. Kari horretara, hainbat lekutan abenduaren 3an bertan burutzen dira ospakizunak baina beste askotan hilean zehar ere gauzatzen dira. Proposamenak era askotakoak dira baina euskaraz egin daitezkeen jolas eta ongipasak gailentzen dira. Datozen lerroetara bildu dugu La Platatik Txileko Santiagora, Andeetako bi aldeetako euskara irakasle, ikasle eta zaleen zenbait ospakizun.
Gehiago irakurri...
2013/12/16

EuskalKultura.com-ek egin zuen bezala, Deia egunkariak
ere jaso du Miamiko Euskal Etxeak Joseba Andoni mutiko bakioarraren aldeko sostengu kanpainaren berri. Zortzi urteko gazteak istripu larria izan zuen hamaika hilabete zituela eta harrezkero osasun eta garapen arazoak izan ditu. 2007az geroztik Miamin bizi da, hango ospitale batean tratamendu berezia egiten. Orain, terapia berri eta oso garesti bat egin behar du eta, horri aurre egin ahal izateko, Miamiko Euskal Etxeak diru-bilketa kanpaina abiatu du. Atlantikoz bestalde abian jarri den ahaleginaren berri eman zuen atzo Deiak, jarraian laburtuta eta euskaratuta jaso dugun artikuluan.
Gehiago irakurri...
2013/12/16

Necocheako Ikastolak eta Mondragon Unibertsitateak sinatutako akordio bati esker, irakasleak izateko ikasten ari diren hiru gazte euskaldun Necochean aritu izan dira euren praktikak egiten, urria eta abendua bitartean. Eskarmentua arrakastatsua izan denez, bi erakundeen arteko elkar ekintza gehiago burutzeko asmoa azaldu dute Ikastolako arduradunek. Gogora dezagun Necochean Ikastola izena duen eskola hau lege argentinarraren eskakizunak betetzen dituen zentro bat dela, gaztelaniazkoa beraz, baina testuinguru euskaldunean, euskal kultura ikasgaietako bat izanik. Orain arte lehen mailako zikloa irakatsi du eta 2014tik aurrera bigarrena ere eskaintzen hasiko da, ekimenaren sustatzaile den Xabier Zubillagak EuskalKultura.com-i aitortu dionez.
Gehiago irakurri...
2013/12/13
Sari batek beti ematen du plazera. Are gehiago erabat ezustean ematen badizute eta, Buber Saria bezala, internet alorreko Euskal Herriko zaharrena eta oihartzunik handiena duena bada. 2013ko Buber Saria, euskararen sustapenari dagokion atalean, EuskalKultura.com proiektuari eman zioten atzo Arabako Parke Teknologikoan egindako ekitaldian. Ohoratze hau, estuasun ekonomiko momentu berezi batean iritsi zaio, gainera, EuskalKultura.com-i. Diasporaren presentziari interneten eta Euskal Herri osoaren baitan Diasporaren ekarpenari emandako saritzat hartuta eman zituen atzo eskerrak Joseba Etxarri ekimeneko zuzendariak, saria, proiektua egunero-egunero kaleratzea posible egiten duten lankide, irakurle, sustatzaile, laguntzaile eta oro har lagun familia osoarena dela esanez.
Gehiago irakurri...
2013/12/13

Astebeteko bira egin berri du Karmele Jaio idazleak Mexikon, Etxepare Euskal Institutuak gonbidatuta, herrialde honetan euskal literatura zabaltzeko eta ezagutzera emateko helburuarekin. Horren baitan, Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan eta Mexiko Hirian hainbat irakurraldi, literatur topaketa eta ekimenetan parte hartu dute idazleak eta Etxepareko Euskararen Sustapenerako zuzendari Mari Jose Olaziregik.
Gehiago irakurri...