euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Juan Itcea lehendakari ber hautatu dute Rodriguezko Eusko Aterpean; Raul Taretto, lehendakariorde

2014/01/22

Eusko Aterpea-ko lehendakari hautetsia, Juan Agustin Itcea (ezkerrean), 2013ko urtarrileko irudi batean, Mikel Ezkerrok Gral Rodriguezko euskal etxea hitzaldi bat emateko bisitatu zuelarik Buenos Aires probintziako General Rodriguez herriko Eusko Aterpea Euskal Etxeak, euskal argentinar elkarte hau datozen bi urteotan gidatuko duten hautetsien zerrenda plazaratu berria du eta, adierazi duenez, Juan Itcea eta Raul Tarettok segituko dute agintaldi berrian lehendakari eta lehendakariorde, hurrenez hurren. Hautatutako zerrenda, bakarra izan zen aurkezten eta abenduaren 21ean aldarrikatu zituzten kargu berrietarako, estatutuek agindu bezala martxoaren 31ean karguratuko direlarik.

Gehiago irakurri...


Buenos Aires-ek bertako euskaldunez kaleratutako liburua aurkeztuko da gaur eta aste honetan Euskal Herrian

2014/01/21

Euskaldunak Buenos Airesen liburuaren azala 'Vascos en Buenos Aires' (Euskaldunak Buenos Airesen) gaur arratsaldean aurkeztuko da Baionan, bihar asteazkena Donostian eta etzi, urtarrilaren 23a, Bilbon. Buenos Aires Hiriak abenduan argitara emana, liburua aurkezteko propio etorriak dira argentinar hiriburutik, Buenos Aires Hiri Autonomoko Giza Eskubide eta Kultura Aniztasun idazkariorde Claudio Avruj eta Eusko Jaurlaritzaren Argentina-Mercosur-erako ordezkari Sara Pagola. Eurak, Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Asier Vallejorekin batera, gauzatuko dute aurkezpena.

Gehiago irakurri...


Wroclaw hirian 3 egonaldi artistiko egiteko beka deitu dute Etxeparek eta Donostia 2016 Fundazioak

2014/01/21

Patxi Zubizarreta idazlea iazko ekainean Wroclawen izan zen, ilustrazio lantegi batean parte hartzen, Wroclaw 2016ko ekitaldien barruan (argazkia Amaia Dones) Arte eszeniko, musika, literatura, arte plastiko edo ikus-entzunezko sortzailea zara eta zure artea garatzeko leku, denbora eta inspirazio bila zabiltza? Etxepare Euskal Institutuak eta Donostia 2016 Fundazioak horretarako aukera bikaina eskaintzen dizute, Wroclaw hirian hiru egonaldi artistiko egiteko deialdia egin baitute. Egonaldiak aurtengo ekainean edo uztailean egingo dira eta bakoitzak 2.000 euroko poltsa izango du (gehi bidaia, ostatu eta mantenu gastuak). Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 28an itxiko da.

Gehiago irakurri...


Urtarrilaren 21ean itzuliko gara

2014/01/03

2013an zehar EuskalKultura.com egin dugun ekipoko Donostiako bulegoko lagunak: Noemi Rivera, Joseba Etxarri, Kelsey Tucker eta Begoña Miñaur. Mila esker mundu osotik laguntzaile zintzo izan zaretenei (argazkia BasqueTribune.com) Urtero garai honetan egiten duen bezala, EuskalKultura.com-ek urtarrileko lehenengo asteetan buletina eten eta barne-lanak egiten emango ditu datozen egunak. Gure erredakzio nagusia Donostian dagoenez, eta aurten San Sebastian eguna, urtarrilaren 20a, astelehena denez --jai-eguna Donostian-- urtarrilaren 21ean, asteartea, hasiko da iristen berriz ere buletina harpidedunen postontzietara. Bitartean, gure ohiko telefono eta posta helbideetan izango gaituzu lanean. Urte Berri On!

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com zozketa berria: musika eta komikiak eta Ipar eta Hego Ameriketako euskal liburuak

2014/01/02

Urte Berriarekin EuskalKultura.com-en zozketa berri baten tenorea ere heldu da. Oraingoan sariak bat baino gehiago dira: komikiak (ingelesez) Kanada eta AEB kostaldeetako euskal baleazaleen abenturez; Kaliforniakoak liburua (euskaraz), hainbat euskaldunek Kaliforniako historian utzitako arrastoez; Euskal Baserri Sukaldaritza liburua (gaztelaniaz), euskal-argentinar batek Argentinako euskaldunen etxeetan gorde den euskal sukaldaritza herrikoiaz; eta euskal musika, egungo folka, Bizkaiko Korrontzi taldeak ateratako azken CDaren eskutik. Parte hartzeko, aski duzu email bat bidaltzea.

Gehiago irakurri...


Quebecetik Urruñara, Adelaide Daraspek Diasporako euskal artisautza saltzen du Martxuka izeneko dendan

2013/12/31

Quebecen zazpi urte igaro ondoren Adelaide Daraspe urruñarra etxera itzuli da eta Martxuka artisau denda eta gozategia jarri du abian (argazkia JLafourcade) Pertsona alaia eta bizia da Adelaide Daraspe urruñarra, berbalapikoa, egiten duen edozertan poza eta kemena jartzen duten horietakoa. Quebec-en ikasi omen zuen jarrera baikor hori: "Kanadan oso irekiak dira. Goizean atera etxetik eta kalean, dendetan, denekin hitz egiten duzu", esan dio EuskalKultura.com-i. Zazpi urte eman zituen Montrealen, eta Quebeceko Euskaldunak elkarteko presidente lanetan ibili zen. Etxera bueltan, Martxuka izeneko denda ireki du Urruñan eta Diasporako eta Euskal Herriko artisauen lana ezagutzera ematea du helburu.

Gehiago irakurri...


Euskara Munduan: Udako Barnetegia eta Irakasleentzako Trebakuntza ikastaroa, urtarrilean San Nicolasen

2013/12/31

2013ko urtarrilean San Nicolasen bertan egindako Udako Barnetegian parte hartu zuen ikasle multzoa, euren irakasleak eta FEVAko eta bertako euskal etxe ordezkariak lagun (argazkia EuskalKultura.com) 2013ko urtarrilean bezala, 2014ko urtarrilean ere San Nicolaseko Euskal Etxe argentinarra Euskara Munduan programako Udako Barnetegiaren egoitza izango da. Ikastaroa 18an hasiko da eta 25ean bukatuko, Argentina, Brasil, Txile eta Uruguaiko ikasleak partaide. Berau bukatu orduko, beste ekintza bat burutuko da San Nicolasen, Euskara Munduan programa barnean baita ere. Euskal etxeetan egun irakasle direnek Metodologia Trebakuntza jardunaldi batean parte hartu ahal izango dute 25 eta 26an, larunbat eta igandez.

Gehiago irakurri...


Bigarren zikloaren hasiera eta Zubillagaren kudeaketaren amaiera 2014an, Necocheako Ikastolan

2013/12/30

Necocheako Ikastolako ikasleak euren eskolako aurrean (argazkiaEE)

Hezkuntza lege argentinarraren eskakizunak betez, baina ikasleei ingelesa eta arte arloko gaiak proposatuz, eta euskal kulturara --tartean, esaterako, euskal dantzetara eta euskarara-- hurbiltzeko ahalegin berezi bat eginez sortu zen 2009an Necocheako Ikastola izena hartu zuen eskola, Buenos Aires probintzia hegoaldeko kosta herri honetan, bertako seme den Xabier Zubillaga euskal-argentinarra eragile. Bost urte eta gero, 2009an aurreneko ikasle sartu zirenek lehenengo zikloa bukatu dute eta zentroak eurekin bigarren zikloko ikasketak inauguratuko ditu 2014an. Proiektua aurrera jarraitzekotan da, beraz, baina datorren urtetik aurrera modu autonomoan, Zubillagaren partaidetzarik gabe.

Gehiago irakurri...


Paueko Euskal Etxea gogotsu dator 2014an: gazteak erakartzeko bi festa handi egingo ditu martxoan eta azaroan

2013/12/30

Elkarteak 2014ko egutegia egin du eta lau eurotan dago salgai Frantziako Euskal Etxe nagusienetako da Paueko Lagunt eta Maita elkartea, 800 bat familiek osatua. Euskal Herritik gertuen dagoena da eta hiru bazkidetarik bat euskalduna omen da, Pantxoa Challet presidenteak EuskalKultura.com-i agertu dionez. Elkarteak gogo biziz ekingo dio urte berriari, eta gazteak erakarri nahian makina bat jarduera berri egingo dituzte. Esaterako, martxoan festa handi bat egingo dute elkartea Paueko Unibertsitateko ikasleen artean ezagutarazteko eta azaroan jaialdi berezi bat antolatzekotan dira.

Gehiago irakurri...


Olentzero munduan barrena ibili zen, euskal etxeetako txikiak agurtzen Washingtonen, Rhode Islanden, Murtzian, Mexikon...

2013/12/27

Murtziako Euskal Etxeko neskamutilak zur eta lur gelditu ziren Olentzero elkartean agertu zenean. Gero, konfiantza apur bat hartuta, haren belaunetan eseri eta opariak eskatu zizkioten (argazkia MurtziaEE) Aurten ere jo eta ke ibili da Olentzero opariak banatzen Euskal Herriko neskamutilen artean, baina, horrez gain, munduan zehar era izan da, burubelarri lanean, hainbat tokietako euskal etxeetako txikiak agurtzeko. Aurretik, Argentinako makina bat euskal elkarteetara egin zituen bisitak bildu ditugu; honetan, beste hainbeste egingo dugo Washiongton, Rhode Island, Mexiko, Murtzia eta beste zenbait elkartetatik bidali dizkiguten argazkiak eta bideoak partekatuz.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia