euskal diaspora eta kultura

2025/02/07
Urte berria, etxe berria Belgikako hiriburuko euskal gizataldearentzat. Izan ere datorren asteko larunbateko Sagardotegi Gaua izango da inauguratu berri duten egoitzan egingo duten lehenengo ekitaldia. Aurreneko hitzordu honetan euskal menu tipikoa eskainiko dute antolatzaileek, oraingoan taloak, txistorra eta sagardoa kupeletik. “Txotxa” iluntzeko 7etan izango da, Bruselas Handiko ...
2025/02/07
Coliseo Español Antzokian egindako dantza eta musika ikuskizun batekin, Bolivarko Nafar Etxea bere 71. urteurrena hasi zen ospatzen urteurren egunean bertan, urtarrilaren 31n. Ostiral gau horretan, Luisina Teruelen eskutik, erakundeko dantzari taldeak emanaldi ederra eskaini zuen. Baita Etxeko Raíces Navarras abesbatzak ere, Sandra Santosen gidaritzapean, Nafarroako herri kantutegiko eta ...
2025/02/06
Urtarrilean, udako sasoian gaude Argentinan, eta euskal etxeen ohiko jardueren etetea luzeegia egin ohi zaie txikienei, laguntxoekin elkartzeko irrikaz egoten baitira. Itxaronaldia laburtzeko, Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeak udaleku moduko bat antolatu zuen urtarrileko azken asteburuan “Irrifarrak” dantza taldeko kideentzat. 15 txiki —5 eta 13 urte bitartekoak— elkartu ziren ...
2025/02/06
2023ko otsailean Nafarroako Parlamentuak onartu zuen Kanpoko Nafar Herritarrekiko Harremanei buruzko Legearen eskakizunak betez, 19 Nafar Etxe eta Zentro ofizialki aitortzea erabaki zuen atzo Nafarroako Gobernuak, aitortu ere "kanpoko Nafarroako komunitate gisa, eta Kanpoko Nafarroako Komunitateen Erregistro Ofizialean inskribatzea". Urrats garrantzitsua da Nafarroako Kanpoko Herritartasunari buruzko Foru ...
2025/02/05
Villa Mariako Euzko Etxea izan zen urtarrilaren 18tik 25era Euskara Munduan programaren Udako Barnetegiaren egoitza. Etxepare Euskal Institutuak eta FEVAk antolaturik, Gabriel Arce eta Sabrina Otegui irakasleek eman zuten aste osoko ikastaro trinkoa, Gabriela Mendia eta Kinku Zinkunegi koordinatzaile. Ikasle talde hau duela urtebete abiatu zen, San Nicolas hiriko barnetegian, eta bizkor jarraitzen ...
2025/02/04
Neguko bilkura egin zuen NABO Ipar Amerikako Euskal Etxeen Federazioak joan den larunbatean Salt Lake Cityn, Utahko Euskal Etxea anfitrioi. Goizeko 8etatik aurrera, NABOko Jean Flesher lehendakaria buru, hainbat gai jorratu ziren, eta besteak beste EuskalKultura.eus-ek aurreratu bezala, orain arteko idazkari Kate Caminok idazkaritzako lekukoa pasatu zion Teresa Cox-i. 2018ko ...
2025/02/03
Imanol Pradales lehendakariak, Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globalaren idazkari nagusi Ander Caballero lagun, eta Bengoetxea eta Torres lehendakariordeak eta zenbait sailburu ere bertan, Euskadi Globala estrategiaren oinarriak aurkezteko deitu zituen hainbat departamentu eta erakundetako arduradunak, jendaurretze eta lan-jarduera bat eginez taldeka eurekin eta plazaratuz Euskadi munduratzeko bere ...
2024/12/31
Beste urtebete eta badira 24 urte EuskalKultura.eus-ek interneten bete dituenak. Eguberriko agiantzetan aipatu genizuna berresten dizugu, irakurle, zuretzat, zure familia eta Euskal Etxe eta lagunentzat agiantza edo desiorik onenak, eta bereziki munduan barreiatutako euskal familia osatzen duten guztientzat. Ea bakoitzak bere hondar-alea ipiniz urte eta mundu hobea lortzeko gauza garen, behar dugu-eta! Ohi bezala ...
2024/12/31
'Hiruak Bat' du izena Lyoneko, Marseillako eta Montpellierreko euskal etxeek elkarrekin egiten eta argitaratzen duten berrien buletinak. Argitalpena lau hilabetean behin kaleratzen dute online elkarte frantziarrek eta euskal etxeen ekintzak eta nobedadeen laburpena egiteaz gain, euskal kulturan murgiltzeko hainbat proposamen ere badakartza, tartean plater tipikoen errezetak, liburuen gomendioak, historiari ...
2024/12/31
Euskaraldia delako ariketa soziolinguistikoa bere laugarren ediziora iritsiko da 2025ean, "Elkar mugituz egingo dugu" lelopean. Ekimena nobedade batzuekin dator, tartean data aldaketa. Izan ere aurreko hiru edizioak azaroaren amaieran-abenduaren hasieran egin ziren, Euskararen Eguneko ospakizunekin bat eginez. 2025eko edizioa, berriz, Ipar Hemisferioko udaberrian izango da, maiatzaren 15etik 25era, ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus