euskal diaspora eta kultura

2025/02/14
Urtero San Frantziskoko Gure Euskal Etxea —ingelesez Basque Cultural Center— elkarteak egiten duen bi festa nagusienetako bat da, abuztuko Udako Bestarekin batera, AEBko euskaldun andana eta bertako eta Euskal Herriko pilotari, musikari eta gonbidatuak partaide. Euskal komunitateko kideek auzolanean lan eginez euren eskuekin zutarazi eta 1982an irekieratu zuten eraikinaren urtebetetzea ospatzen duen ...
2025/02/14
Urtebetetxo da DT Creativos enpresa bilbotarra euskal dantzak irakasteko plataforma aitzindaria sortzen hasi zela. Euskal Herrian zein Argentinan hainbat lan tekniko, artistiko eta didaktiko egin ostean, plataforma prest dago erabiltzeko. Dantza ikastaroa doakoa da, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez segi daiteke eta mundu osoko interesatuek eman dezakete urririk izena, eta euskal dantzak ikasteari ...
2025/02/13
Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeak (Entre Ríos 261) gogotsu ekin dio urteari, eta gastronomiari dagokionez, etapa berri bat hasiko du. Duela mende bat pasexe bertakoek maitekiro “Zazpi” deitzen duten euskal etxe rosariotarra leku ezaguna izan da euskal sukaldaritza maite dutenentzat eta laster aukera berri bat eskainiko die bezero eta jarraitzaileei. Eta oraingoan, bere ...
2025/02/13
Datorren larunbatean, otsailaren 15ean, 21etan, Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeko areto nagusiko ateak zabaltzen direnean, aspaldian itxaroten den Jaialdia hasiko da, 'Euskal Kulturaren Udako Festa'. Zortzigarren edizioan, dantza ugari, zuzeneko musika, janari tipikoak, euskara zabaltzeko stand bat eta euskal jantziak eta artikuluak saltzeko beste bat eskainiko ditu. Festibalera ondoko herrietako ...
2025/02/12
Valentziako Euskal Etxeak abegia eman zion joan den larunbatean, Mediterraneoan Afrikatik Europara pasatzeko euren bizitza arriskuan jarriz txalupetan itsasoratzen diren pertsonen erreskatean diharduen Itsas Salbamendu Humanitarioa GKEko presidente eta ‘Aita Mari’ itsas erreskateko euskal ontziaren arduradunetakoa den Iñigo Mijangos-i. Solasgai, ontzi hau 2018tik egiten ...
2025/02/12
Bere azkeneko astean Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari bezala Gasteizen, Gorka Álvarez Aranburuk despeditu nahi izan du juxtu zortzi urtez (2017ko urtarrilean izendatu zuten) aritu ondoren ardura horretan. Gogora dezagun atzo deliberatu zuela Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bere kargu-uztea, eta larunbat honetan bertan sartuko dela bete-betean bere ardura berrietan Irungo Udalean, ...
2025/02/11
Gaur goizean bertan deliberatu du kargu-utziera Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak, asteartero egiten duen bileran. Gogora dezagun 2023ko maiatzeko udal hauteskundeetan Irungo Udaleko zinegotzi hautatu zutela Álvarez Aranburu EAJren zerrendaburu legez. Cristina Laborda atera zen alkate, baina ez erabateko gehiengoarekin, eta denbora honetan zehar, saioak egiten ibili dira EAJ eta PSE adostasun batera ...
2025/02/11
Bost aste barru, Argentinako hainbat euskal etxetako gazte eta helduak elkartuko dira berriro aurtengo lehenengo euskal hitzordu garrantzitsuenetako batean: Eguzkipean kanpamentuan, La Platako Euzko Etxea antolatzaile. Laugarren edizio hau martxoaren 15ean, larunbata, eta 16an, igandea, egingo da, ohi denez, Euzko Etxeak City Bell-en daukan aisialdirako gunean (154 kalea z/g, 446 kalearen eta Arroyo Carnaval-en ...
2025/02/10
Kultura agenda oparoa izaten dute udaroan Txileko hiriburuak eta bere inguruko herri nagusiek eta 2025 honetan euskal artistek ere egin dute bere lekutxo bat jaialdi horietako programetan. Urtarrilaren 21etik 26ra, Kukai Dantza Konpainiak 'Cruzades' ikuskizuna aurkeztu zuen 'Teatro a Mil' jaialdiaren nazioarteko atalean. Urtarrilaren 31an eta otsailaren 1ean, berriz, ...
2025/02/10
2019an merkaturatu zuten Txapela euskal sagardo naturala eta geroztik ordezkaezina bihurtu da Argentinako euskal komunitateak antolatzen dituen jai jendetsuenetan, tartean Aberri Egunean, Buenos Airesek EH ospagai-n, Jaialdian, Eguzkipean kanpaldian eta Euskal Aste Nazionalaren ospakizunetan, baita euskal etxeen urteurren eta jai tradizionaletan ere. Ondoko erronka euskal tradizioaren produktua hau, ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus