euskal diaspora eta kultura

2025/10/01
Txileko Pontifize Unibertsitate Katolikoak abegia emango dio datorren astean, urriaren 6tik 10era, 2025eko Euskal Zinema Zikloari, helburu duela "lehio gisa izatea euskal kulturaren hainbat alderdiz disfrutatu, ikasi eta hausnartzeko, kontagai harturik istorio intimoetatik esperientzia kolektiboetaraino, oroitzapenetik hasi eta egungo gertaeren ikuspegietaraino". Proiekzio batzuen ...
2025/10/01
Sara Pagola Argentina-Mercosur-eko Euskadiren ordezkariak bisita-bira bat darama egunotan Argentina ipar-ekialdera eta Uruguaiko Saltora. Programaren baitan, irailaren 26tik 30era Concordia (Corrientes probintzia) eta Posadas (Misiones probintzia) hirietara iritsi eta bertako agintariekin eta euskal komunitateekin bildu zen, euskal ordezkaria udal eta, harrera gisa, probintzia interesekoa izendatu zuten ...
2025/09/30
Madrilgo Euskal Etxeko 'Katalina Eleizegi' antzerki taldeko lagunak joan den asteko arteartean bildu ziren EEan 2025-26ko ikasturteari hasiera emateko. Maria Gainzarain zuzendari, aktore amateurrek bi proiektu nagusitan egingo dute lan datozen hilabeteetan: batetik, aktoreak bakarrizketa bana hasiko dira prestatzen, taldeak Euskal Etxeko ‘Sukaldean’ antolatuko duen lagunen ...
2025/09/30
Interesgarria izan daiteke Euskal Herriko gazte askorentzat. Nahiko zenuke Boisera urtebeterako etorri, bertan eskarmentu ederra hartu Euskal Herritik kanpo dagoen mota honetako eskola bakarrean, Estatu Batuetan eta Diasporan aldi berean murgilduz, eta zeure bizitzan egundokoa izango den esperientzia oso aberasgarri baten jabe eginez? Argi eduki honelako aukerak ez direla errepikatzen, eta aurretik ...
2025/09/29
La Platako Euzko Etxeko Eguzkia hiruhilabetekaria bere 31. zenbakira iritsi da eta bere editoreek —María Fernanda Astigarraga eta Susana Aramburu— atzerabegirako bat egiteari eskaini diote editoriala, pasatu berria den hiru urte hamarreko denbora honek eman duena aipatuz eta eskerrak emanez bertan partaide eta eragile izan direnei. Baitaratu dute, gainera lehenengo 30. ...
2025/09/29
Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkariak (BOPV-EHAA) joan den ostiralean, irailaren 26an, eman du argitara, Ebazpena, 2025eko irailaren 17koa, Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusiarena, 2025eko edizioko Gaztemundu programan parte hartuko duten pertsonak aukeratzen dituena. Programa azaroaren 30etik abenduaren 14ra garatuko da Gasteizen, musika eta euskal instrumentu tradizionalak ardatz ...
2025/09/26
Joël Dicker-en Tigrea liburua euskaraz irakurri ahal izango dute literatura zale euskaldunek, iaz sortutako Ardaxka Argitaletxeak egindako lanari esker. Argitaletxeko arduradunek azaltzen dutenez, “Joël Dicker idazle suitzarra gaur egungo literaturako izen garrantzitsuenetako bat da eta haren liburuak mundu mailako arrakasta lortu dute, 40 hizkuntza baino gehiagotara itzuli eta milioika ale ...
2025/09/26
Bordaleko Euskal Etxeak jai programa batez ospatuko du larunbat honetan, irailaren 27an, bere egoitzaren atzealdean dagoen Place des Basques edo Euskaldunen Plazaren inaugurazioaren 40. urteurrena. Ekitaldiak hiriko alkate Pierre Hurmic ere partaide izango du, Eusko Jaurlaritzako, elkarte lagunetako eta EE bereko buruzagi, bazkide, adiskideekin batera. Deialdi berean Euskal ...
2025/09/25
Verónica Buenos Aires probintziako ekialdeko herri txiki bat da, Punta Indio partidoko burua. Probintziako leku askotan gertatzen den bezala, euskaldunak hona etorri eta hemen ezarri ziren eta euren ondorengo ugari bizi da aspalditik inguruan. Orain, talde bat bildu eta aktibatzeko ahaleginean ari da. Joan den larunbatean, irailaren 20an, oso eguraldi txarra egin bazuen ere, talde animatu batek urratsa eman ...
2025/09/25
Sartua da iraila eta 2025-26ko ikasturtea hasia da ematen bere lehenengo pausoak euskara klaseei ere dagokienez Europako eta Ipar Amerikako euskal etxe eta unibertsitateetan, bietan Etxepare Euskal Institutua lagun. Eskaintza, alde batetik, ikasle berriei dago zuzenduta eta, beraz, hainbat talde zerotik hasiko dira euskararen ikaskuntzan, eta horrek, Euskal Herritik kanpoko ikasleetan, gehienetan oinarriaren ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus