2021/09/14

Euskal Diasporaren Egunak Gasteizen ekarri zuen berritasunetako bat Urkullu lehendakariak eta Jaurlaritzako ordezkariek "HanHemen Basque Global Network" izenpeko proiektuaren iragarpena izan zen. Oraindik hastapenetan dagoen proiektua bada ere, prestaketa eta plazaratze lanak aurreratuta daudela adierazi dute Jaurlaritzatik. Izan ere, webgunea aktiboa du dagoeneko eta interesa duena sar daiteke ...
Gehiago irakurri...
2021/09/14

Pandemiagatiko neurriei zorrotz segituz, Urkullu lehendakaria buru duen Jaurlaritzak eta Arabako instituzioek Gasteizera bildu dituzte 2021eko Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko ekitaldiak. Gogora dezagun, ospakizun instituzional hau bat gehiago dela mundu osoko euskal etxe, elkarte, gizatalde eta norbanakoek Euskal Diasporaren izaera, ekarpena eta errealitatea jendaurretu, aldarrikatu eta ospatzeko irailaren ...
Gehiago irakurri...
2021/09/13

"Bi munduen topaketatik independentzia novohispanoaren prozesura" izenpeko Biltzarraren bigarren edizioa egingo da gaur, bihar eta etzi, irailaren 13tik 15era Mexiko Hirian. Inaugurazio ekitaldia Mexikoko Euskalerriaren Adiskideen Elkartea elkarteko lehendakari Mtra. Nora Ricalde Alarcón-en eskutik. Itxiera ekitaldia, bestetik, datorren asteazkenean, Dra. Ana Rita Valero de García ...
Gehiago irakurri...
2021/09/13

Euskal Zine Zikloa irailaren 9an hasi eta 24ra arte luzatuko da Montrealen. Bi aste hauetan hamabi euskal film proiektatuko dira Quebec probintziako hiri nagusian; gehienak azken hamarkadako ekoizpenak dira,, gaztelaniaz zein euskaraz errodatu edo bikoiztuak. Ekimena Euskadiko Filmategiak eta Cinémathèque Quebecois-ek antolatu dute eta martxoaren 24an Tabakaleran (Donostian) aurkeztu zen ...
Gehiago irakurri...
2021/09/10

Euskal Diasporaren Egunarekin bat eginez munduan antolatutakoei gainbegirada emango diegu datorren astean. Gogoratu, Eguna berez irailaren 8a bada ere, datorren asteburu honetan eta irailean barrenago ere antolatuko direla bat-egite ekitaldiak munduko hainbat lekutan, euskal etxe, euskal elkarte edo euskal talde bakoitzak ahal duen eta hobekien datorkion edo jenderik gehien bil dezakeen ...
Gehiago irakurri...
2021/09/10

Kanpaina bat plazaratu du Jazoera ekimen venezuelarrak Diasporako euskal familietan edo munduko euskal etxe eta elkarteetan egon daitezkeen material esanguratsuak biltzeko. Izan ere, Bilbon, Euskal Artxibo Historikoaren baitan sortzen ari den Euskal Diasporaren Artxiboak, euskal emigrazioaren eta gure diasporaren lekukotasun-emaile eta adierazgarri izan daitezkeen objektuak jaso nahi ...
Gehiago irakurri...
2021/09/09

Euskal Diasporaren Egunaren astearen baitan eta Rio de la Platan emigratu zuten arbasoen aldarrikapenarenari urtero eskaintzen zaion irail honetan, Montevideotik Enrique Javier Yarza Rovirak testu hau helarazi digu bere birramona Maria Josefa 'Josepi' Lasarte Ascobereta (Oronoz, Nafarroa 1836 – Minas, Uruguai 1878?) gogoan. Testuarekin, amerikar abenturari, askotan bakardadean, ekin zioten ...
Gehiago irakurri...
2021/09/09

Sangre Vasca (Euskal odola) liburuak Antonio Mendiola Burruchaga eta Milagros Garcia Mendizabal senar-emazteen eta euren alaba gazteena zen Miren Edurne Mendiola Garciaren --egilearen ama berau-- istorioa kontatzen du. Idazlearen aurrekoek, Amerikara egindako bidaian eta Amerikan egindako bizitzan sakontzen du. “Gure aitona Juan Antonio Gerra Zibilean zendu zen eta bere alargun ...
Gehiago irakurri...
2021/09/08

Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak bultzaturik gaur ospatuko da mundu osoan Euskal Diasporaren Egunaren laugarren edizioa. Gasteizen antolatuko den zeremonia ofizialaz gain (informazioa hemen) ospatzeko beste bi modalitate ikusiko ditugu gaur eta datozen egunotan. Alde batetik elkarte ugarik #EuskoChallenge erronkarekin egin dute bat eta hashtag horrekin Diasporaren Eguna ...
Gehiago irakurri...
2021/09/07

EuskalKultura.eus-en idazten duen blogaren atal berri bat besapean datorkigu Euskal Diasporaren Eguna ospatzen ari garen egunotan Arantzazu Amezaga. Buenos Airesen jaioa, Montevideon hazia eta Caracasen familia sortua, euskal gurasoak, euskal senarra eta seme euskaldunak, eta euskal komunitatearen babesa izan zituen bizileku leku hauetan guztietan. Ongi daki berak euskal diasporaz. Bere oroimen ...
Gehiago irakurri...