2022/02/15

Etxepare Euskal Institutuak Boise State University-n (BSU) sustatzen duen 'Eloise Garmendia Bieter Katedra'k hitzaldi sorta bat iragarri du datorren asteko ostiraletik aurrera, Katedrako 2022ko titularra izango den Xabier Irujo doktorearen eskutik. Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroko zuzendari den Irujok Gernikako Bonbardaketaz idaztea eta fikzio historikoa lantzea aletuko du, ...
Gehiago irakurri...
2022/02/14

Euskal kantari historiko bat hil da Nevadan, ondoko Kalifornian jaiota euskara lehenengo hizkuntza zuelarik naturalki euskaraz kantatzen zuena. Bere lehenengo diskoaren izenburua bezala, 'The Basque Balladeer' [baladazale euskalduna], ere deitzen zioten Louis Irigaray-ri. Estatu Batuetako kantagintzan euskaraz kantatzen zuen artzain gisa aurkezten zuen bere burua Louis Michel Irigaray-k.1970etan goiti baizik ...
Gehiago irakurri...
2022/02/11

Kantxa berritu berri batek errezibituko ditu datorren igandean, otsailaren 13an, Villa Mariako Euzko Etxean, Pilota Paleta Final Probintzialetan arituko diren pilotari eta zaletuak. Hirugarren mailako frontoi finalak izango dira, 2021ari dagozkionak. Partidek kantxa estreinatuko dute ofizialki, egindako obrekin "frontoia nazioarteko araudiaren arabera margotu baita, egokia delarik orain partidak ...
Gehiago irakurri...
2022/02/10

Ederki asko ulertu dute Bordaleko Euskal Etxean, jendea inguratzeko, bazkideak biltzeko eta euskal kulturarekiko bere helburuak ongien betetzeko bidea interneten presentzia gardena, eskuragarri eta freskoa dela: webgune esanguratsu bat eukitzea, mugimendua izatea sare sozialetan eta munduko nonahitik jakin nahi duenari bidea erraztea. EE bordelesak, gainera, Euskal Herriko jan/edateko ...
Gehiago irakurri...
2022/02/09

Munduan Arciniega abizena daramaten pertsonen bilera, 1272an Alfontso Jakintsuak fundatutako herri hau aurten 750 urte betetzen ari dela-eta antolatutako programaren barruan antolatu du bertako Udalak. Artziniegako alkate Joseba Vivancok gonbidapena luzatu die deitura Arciniega, Arceniega, Arciniega, Arzeniega, Arceniegas edo beste aldaeraren bat dutenei. Uztailaren 9an egingo da ...
Gehiago irakurri...
2022/02/08

Memoria, erbeste, diaspora edo europar gaietan ikertu naho duzu? Liverpoolgo Unibertsitateak gonbitea luzatzen dizu 2022ko Manuel Irujo Bekara aurkezteko, Euskal Herriko kultura ekoizpena, kultura bizitza edo politikarekin harremana daukaten gaiak ikergai, bereziki memoria, erbeste/diaspora eta europar/kosmopolitak, gai hauek guztiak nafar politikari eta abokatua izan zen Manuel Irujori lotuak ...
Gehiago irakurri...
2022/02/08

2021 oso urte garrantzitsua izan zen Sarmienton, Argentinako Santa Fe probintzian, jaiotako Chabel Garanzini Mendiolarentzat. 'Sangre Vasca' (euskal odola) liburua, bere familiaren izaera eta ibilbide euskal-argentinarra kontatzen duen fikzio historikoa edo historia nobelatua argitaratzearekin betidaniko ametsa bete zuen. Amona, ama eta osaba-izebak Bilbotik Argentinara emigratu zuten 1950ean, ...
Gehiago irakurri...
2022/02/07

Baduzu euskara C-1 edo C-2 titulua? Madrilgo Euskal Etxeko Euskaltegia euskara irakas dezakeen jende bila dabil eta honako oharra bidali digu bere euskara irakasle lan poltsa osatzearren: "Euskaltegiko irakasle izateko lan-poltsa eskaintza: Irakasle bezala lan egin duzu? Helduekin eta haurrekin? Madrilgo Euskal Etxeko Euskaltegirako irakasle lan-poltsa sortzen ari gara, eta zure CV jasotzea ...
Gehiago irakurri...
2022/02/07

Urtarrilaren 29an Bahia Blancako “Unión Vasca” Euskal Etxeak 123 urte bete zituen eta bazkide eta lagun talde bat bildu zen afari baten inguruan ospatzeko. Egun berarekin, urtarrilaren 29an, 1899an, 47 euskaldun bildu eta sortu zuten, hasieran Laurak Bat izena hartu zuen euskal etxea. Elkarte berriak buruzagien egoitza komertzialetan funtzionatzen eman zituen lehen pausoak. ...
Gehiago irakurri...
2022/02/04

Helburuak argi daude, baina berez ez da lan erraza mundu mailan eta internet baliatuz munduko euskal jendearen eta euskaltzaleen sare edo gune bilgarri sendo eta eraginkor bat sortzea, sinergiak bilduz. Gogora ditzagun EuskoSare bezalako saiakerak, edo Basque Global Network bera, orain urrats berri bat emanez birfundatu eta HanHemen gisa apustu eraberrituta datorkiguna, erabakita ...
Gehiago irakurri...