euskal diaspora eta kultura

2023/08/24
Sagardotegi batekin afari gisa hasiko da larunbat honetan San Frantziskoko Gure Euskal Etxeak bere 'Udako Besta'. Ekitaldiak, ordea, larunbatean, arratsaldez hasiko dira, pilota saioekin bertako frontoian, erakustaldiak eginez jai-alai, goma paleta eta esku pilotarenak, hurrenez hurren 15, 16 eta 17etan. Ordu horietan baita ere, euskal genealogia, euskal emigrazioa gutunen bidez, eta ...
2023/08/23
Pertsona ezaguna da Jose Franzisko Zinkunegi, Kinku Zinkunegi, munduko Euskal Etxeetan. Ezaguna izan ere, euskararen irakaskuntza antolatu eta bideratzea ardura baitauka Etxepare Euskal Institutuaren 'Euskara Munduan' programako koordinatzaile gisa. Urtea euskara irakastearekin lotutako gaiekin ematen du, materiala prestatzen, barnetegiak eta ikastaroak ematen, bilerak egiten, AEBko Boisen edo Txileko ...
2023/08/22
Rio Cuartoko 'Gure Ametza' Euskal Etxeak, Cordobako probintzia argentinarrean, bere Urteko Ohiko Batzar Nagusia egin zuen joan den uztailaren 21ean eta haren baitan elkarteko Zuzendaritza Batzordea berritu eta Batzorde Kontu-Ikuskatzailea ere berritu zuen 2023-2023 eperako. Prozesua Cordoba Probintziako Gobernuko Pertsona Juridikoen Ikuskarikaritza Orokorreko Zuzendaritzak protokolizatu eta balioztatu du, ...
2023/08/21
Viña del Mar-eko Euzko Etxeak, hiriko Estadio Españoleko Euskal Gizataldearekin batera, esker emate ekitaldi polita antolatu die bertako euskal komunitateko lau emakume ezaguni. Arantzazu Elorriaga, Mariana Sainz, Juani Balbontín eta Myrtha "Pepi" Zunzunegui dira lau lagunak. Iñaki Deuna edo San Ignazioren karietara urtero egin ohi den topaketaren baitan izan zen ...
2023/08/18
2023/08/17
Uda da Euskal Herrian eta urtero bezala asko dira sasoia baliatzen duten Diasporako euskaldunak euren erroen herrialdera bildu, familia bisitatu, bertako festetan parte hartu, eta gainerako euskal herritarrekin batera udaren onurez gozatzen dutenak. Donostian, bertako Aste Nagusiaren baitan eta EiTBko kamerak lekuko zirela, emanaldi berezi bat eskaini zuen joan den astelehenean Goizaldi dantza talde donostiar ...
2023/08/16
Orain lau urte, 2019ko abuztuaren 29an, Vasconia Florida Euskal Etxea sortu zen Uruguaiko Floridan. Bost urteko prozesu luzearen ostean euskaldunen bertako ondorengoek formalki bildu eta euskal etxea sortzea erabaki zuten. Covid pandemiak ez du lagundu, baina duela hilabete batzuk nortasun juridikoa lortu dute. Hurrengo urratsa Eusko Jaurlaritzaren onarpena lortu eta Munduko Euskal Etxeen Erregistroan ...
2023/08/15
Abuztu erdian gaude, ipar hemisferioan uda bete-betea da, eta Donostian —Euskal Herrian EuskalKulturaren erredakzioa dagoen hirian— bor-bor ari dira bertako Udako Jaiak, Aste Nagusia. Izan ere gaur, abuztuaren 15a, festek egun nagusia dute, Ama Birjinaren Eguna, jai-eguna hemen eta Euskal Herriko beste hainbat herritan ere [bat aipatzearren, Donibane Garazin]. Baina Euskal Herriko ohiturak ...
2023/08/14
Urtero agorrilean antolatzen dituen bere Euskal Festen 40. edizioa ari dira ospatzen aste honetan Saint Pierre eta Mikelunen, joan den igandetik datorren iganderaino, abuztuaren 13tik 20ra. Horretarako, ohiko jai-egitarau eta prestakizunez gain, gonbidatu bereziak ekarrarazi dituzte Europatik, pilotariak batetik, palakoak, Euskal Herritik, Landetatik eta Grassetik, gizon zein emakumeak. Eta baita musikari eta ...
2023/08/11
Egun hauetan hasi du Mallorcako Artea Euskal Etxeak abuztuko urteroko pausaldia eta, hasi ere, irailean ikasturte berria abiatzen duenean urte naturala bukatu arte prestatu duen ekitaldi programa iragarriz egin du. Ohi bezala, abuztua hasi orduko ikasturte zaharra amaituta eta ez du hilabete osoan ohiko jardunik gauzatuko, irailean indar eraberrituz ekitearren 2023-2024 sasoi berriari. Hona gaurko ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus