2023/03/23

Entre Rios probintzia argentinarreko Urrundik euskal elkarteak urtemuga berri bat beteko du datorren asteko igandean, apirilaren 2an. Paraná hirian egoitza duen EEak lan oparoa egiten du euskal kulturaren zabalkundearen alde. Ibilbide kultural luzea du eta Euskal Herriko artista eta pertsona ospetsuen anfitrioi izan da behin baino gehiagotan, gogora arazten diote EuskalKultura.eus-i elkarteko iturriek 23 ...
Gehiago irakurri...
2023/03/22

Zeru Taldeak bi jatetxe ospetsu ditu Mexiko Hirian, bata San Angel auzoan eta bestea Lomas de Chapultepec-en. Orain AEBra egin dute jauzi Zeru Miami inauguratuz, AKA hotelaren beheko solairuan, Brickell auzo entzutetsu erdigunean. Euren goiburuei jarraiki, "benetako euskal eta mediterranear sukaldaritza" agintzen dute bertan, eta "maila goreneko esperientzia gastronomikoa". ...
Gehiago irakurri...
2023/03/22

Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak bere abegipean hartuko du datorren asteburuan, urteko lehenengo Musikarien Topaketa Nazionala. FEVA eta Mar del Platako Euskal Etxea antolatzaile, ekitaldia martxoaren 24 eta 25ean, ostiral eta larunbatez, garatuko da eta bertan zortzi euskal erakundetako ordezkariak bilduko dira, herrialdeko beste hainbeste herrietatik etorrita.
Gehiago irakurri...
2023/03/21

Euskal diasporaren Buenos Airesko urteroko hitzordu nagusiak badu dagoeneko data. Laurak Bat Euskal Etxeak iragarri duenez, ekainaren 4an, igandea, izango da 'Buenos Airesek EH Ospagai'ren edizio berria. Ohi denez, Chacabuco kaletik Maiatzeko Plazaraino doan Mayo Etorbidea izango da jaiaren gertalekua. Festan, Argentinako eta Uruguaiko hainbat Euskal Etxek hartuko dute parte.
Gehiago irakurri...
2023/03/20

Euskal Herrian euskara eta tokian tokiko euskal dantzak ikasi eta trebatzeko aukera, hori da Argentinako Tandilgo Euskal Etxetik Unai Hernandez Minaberry gazteak luzatzen duen deia eta eskabidea. Dagoeneko aski trebea da euskal dantzetan eta euskara kontuetan ere poliki hasia da, izan ere irakaslea eta giroa etxean bertan baititu, Carolina bere ama, euskal-argentinarra hau ere, euskara irakaslea baita Tandilgo ...
Gehiago irakurri...
2023/03/20

Udako etenaldiaren ondoren, Olavarriako Gure Etxe Maiteak ikasturte berriari ekin dio. Eta, besteak beste, elkarteko kide eta lagunak urteko lehenengo janari salmentan parte hartzera gonbidatuz egin du, erabateko arrakastaz. Ehun dozena enpanada baino gehiago banatu dituzte Euskal Etxearen egoitzan, sukaldaritza taldekide zirela María González, Txiki Eyherabide, Lucia Aisaguerre, German Gorosito, ...
Gehiago irakurri...
2023/03/17

Eukene Franco Landa getxoztarrak Euskal Ikasketak egin zituen EHUn eta baita Euskal Hizkuntzalaritza masterra ere. Gaur egun Miamiko Unibertsitatean dago, doktoretza egiten. Bertan, Euskal Herritik kanpoko eskarmentuaren grina betetzeaz gain, irakasle bat ere topatu zuen, Dr. Ager Gondra Astigarraga, jatorriz Gernikakoa, gero bere tutorea izango zena, eta horrek aukera eman zion nahi zuena ikertzeko: euskararen ...
Gehiago irakurri...
2023/03/17

Euskal Herriko tradizio mendizalean oinarrituta, Patagonian euskal diasporako talde handi batek gaueko ibilaldia egin zuen joan den asteburuan Limay eta Neuquén ibaiek bat egiten duten tokian, Rio Negro ibaiaren sorreran. 'Baskos de la Confluencia antolaturik, Euskal Etxeko bazkide eta lagunek, ikurrinak lagun zituztela, ilunabarrean ekin zioten ibilaldiari, ilargi paregabe baten azpian, ...
Gehiago irakurri...
2023/03/16

Musa, 200 urtetik gorako historia duen euskal karta joko tradizionala, Argentinan klub, taberna eta, nola ez, euskal etxe askotan jokatzen da. Gaur egun herrialde osoan ehun bat euskal etxe badaude ere, hogei batean bakarrik antolatzen dira txapelketa ofizialak. Gehien bat gizonen artean eta, oro har, adinekoak partaide. Erronka, emakumeak etagazteak, neskak zein mutikoak, erakartzea da, belaunaldien arteko ...
Gehiago irakurri...
2023/03/16

Buenos Aires Probintziako Gobernuaren Kabinete Buruzagitzak plazaratzen duen 'Comunidades Bonaerenses' (Erkidego Buenosairestarrak) aldizkari instituzionalak bere 4. edizioa argitaratu du, 2023ko urtarrilari dagokiona, eta bere orrietan artikulu bat baitaratzen du La Platako Euzko Etxeari buruz, izan ere 1944an probintziako hiriburuan sortuta euskal elkarteak, egun 700 bazkide ...
Gehiago irakurri...