euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2019ko Sanferminak Diasporan: gaur arratsaldean ekingo dio Rosarioko Nafar Etxeak bere ekintzen programari

2019/07/01

2019ko San Fermin jaia Rosarion
2019ko San Fermin jaia Rosarion

PUBLIZITATEA

Rosario, Argentina. Rosarioko Nafar Etxea, Santa Fe probintzia argentinarrean, oso erakunde aktiboa da, seguruenik aktiboena munduko nafar etxeetan. Mota askotako jarduerak garatzen ditu urtean zehar, tartean kulturalak, gastronomikoak eta olgetakoak. Baina zalantzarik gabe, Nafar Etxearen jarduera nagusi eta bereziena, Sanferminen ospakizuna da. Elkarteak oso programa aberatsa antolatzen du urtero Iruñeko santuaren eguna gogoratzeko baina baita ere Rosario hirian nafar legatua erakusteko.

Gaur hasiko da 2019ko San Fermin eguneko Rosarioko egitaraua, Nafar Etxeko agintariek Espainiako Kontsulatura egingo duten bisitarekin eta uztailaren 9an bukatuko, ohiko ‘Gaixoa ni’ abestiarekin. Hona programa osoa:

-Uztailaren 1ean, gaur: Bisita Rosarioko Espainiako Kontsulatura
-Uztailaren 5ean, ostirala: 20etan, jaia hasteko Kultur ekitaldia: musika taldea eta "Fermín Sanchotena" Txistu Eskola. 21:30etan, lagunarteen afaria eta ‘calderete’
-Uztailaren 6an, larunbata:
-11etan: Hildako kideei omenaldia. Lore sorta Nafar Enparantzako Pablo de Sarasateren estatuaren aurrean. Txistulariek ‘Aurresku’ eta ‘Agur, Jaunak’ joko dituzte
-13etan: Txupinazoa
-14etan: Bazkaria
-16etan: Mus eta burako txapelketak
-21etan: La Jarana lagunarteak antolatutako afaria

-Uztailaren 7an, igandea:
-11etan: Kalejira Nafar Etxetik Maria Auxiliadora Elizara, dantzariak, erraldoi eta buruhandiak eta musikariak partaide. Meza. Dantzarien emanaldia kalean
-13:30etan: Esteban Calabresek prestatutako bazkaria

-Uztailaren 8an, astelehena:
-21:30etan: ‘Jamonada’ eta dantzaldia
-3:00etan: entzierroa zuzenean Iruñetik eta baratxuri salda

-Uztailaren 9an, asteartea:
-16etan: Argentinako Independentzia Eguna: ospakizuna, txokolatea txurroekin 
-18etan: Etxeko Dantzarien eta ‘Fermín Sanchotena’ Txistu Eskolako musikarien emanaldia 
2019ko Sanferminak amaitzeko ‘Gaixoa, ni’

Rosarioko Nafar Etxea Instagramen-en, @centronavarrorosario



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia