euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2015 Jaialdin ibiltzeko baliabide-gida, informazioa, mapak-eta

2015/07/28

PUBLIZITATEA

Azkenean hemen da Jaialdi, bere 2015eko edizioan, zazpigarrena 1987an lehenengoa egin zenetik. EuskalKultura.com-ek uztailaren 27tik abuztuaren 2ra bitartean Boisen antolatu diren programa eta proposamenetan murgildu eta honako laburpena prestatu nahi izan du, bertaratzeko asmoa daukaten bere irakurleentzat, zein euren bizilekuetatik elkarretaratze handi hau jarraitu nahi dutenentzat.

Boise, Estatu Batuak. Jaialdiak, berez, datorren asteburuan, larunbat eta igandez ospatuko ditu bere egunik bizi eta trinkoenak, Expo Idaho azoketarako instalazioetan, Ostiralean, astebururako sarbide gisa, Festa'ra izeneko ikuskizuna eskainiko da Boiseko Morrin Center antzokian, BSU unibertsitatean. Ikuskizun horretan, Jaialdiko ekitaldietan parte harftuko duten norbanako eta taldeak arituko dira:  dantzari, kantari, bertsolari, musikari, abesbatz...

Egun bat lehenago, ostegun iluntze-gauean, arrakasta handia lortzen duen Sports Night edo kirol-gaua egiten da, Boise erdigunean, Euskal Herritik etorritako herri kirol diferentetako atleta eta kirolariak protagonista, gizon zein emakume. Eta gainerakoan, programa, berez Jaialdiko programa ofizialeko parte diren eta ez diren beste hainbat ekitaldi eta proposamenek osatuko dute, egun hauetan etengabe garatzen joango diren jarduerak.

Hona Jaialdiren inguruan aste honetan dastatzeko proposamenak:

Kepa Junkerak 28tik 29rako gauean Bilbotik Boisera Iberdrola dorretik kontzertua emango du (jarraitu zuzenean). Orduak, 19:00 Boise / 21:00 New York / 23:00 Buenos Aires / 3:00 Euskal Herrian:


Broadcast live streaming video on Ustream



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia