euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Bilatzailea


Jaialdi 2025: Pradales lehendakaria buru duen ordezkaritza eta erakunde ordezkari gehiago bilduko dira Boisen

2025/07/23

Azken Jaialdiko irudia (2015). Orduan Bizkaiko foru diputatu zen Imanol Pradales agertzen da (bigarrena eskuinetik), orduan diputatu nagusi zen Unai Rementeriaren ondoan (lehena eskunetik), Boiseko bero itzelari ura edaten aurre egin nahirik Lehendakariaren presentzia Jaialdin klasiko bat da Boisen. Ez dute huts egin urteetan zehar Ardanza, Patxi Lopez edo Urkullu lehendakariek, ezta ere euren gobernuetako hainbat sailburu eta partaidek, bertaratzen eta auren presentziarekin sustatzen eta elkar-partekatzen elkarretaratze handi hau, 1987an lehenengoa egin zenetik —1990tik aurrera bilakatu zen bost urtean behin egitekoa— hazi baino egin ez ...

Jaialdi 2025: Idaho eta AEBko, Euskadiko eta Diasporako milaka jenderen bilgarri bilakatuko da uztailean Boise

2025/04/03

Jaialdiko azkeneko edizioko zenbait postal. Munduan Euskal Herritik kanpo egiten den euskal elkarretaratze handiena da Boiseko jaialdi Euskal Herritik kanpo egiten den euskal elkarretaratze handiena da. Bost urtero egiten dute, baina 2020ko edizioa izan izan zen gauzatu pandemiagatik. Aurtengo espektatibak, bere aurreko edizioan batzuk aipatu zituzten 50.000 bisitarietatik gora leudeke. Jaialdi 2025 uztailaren 29tik abuztuaren 3ra egingo da Boisen, Euskal Herrian Gernikarekin senidetuta dagoen hiriburu idahotarrean. Izan ere, ...

Ohorezko Lauaxeta Saria eman diote Bizkaian Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxeari: Jose Gabriel Anituak jaso du Bilbon

2022/12/05

Bilboko Elkarte Filarmonikoan “Lauaxeta Ohorezko Saria” jaso zuen Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxearen izenean bere Lehendakari José Gabriel Anituak Bizkaiko Foru Aldundiak “Lauaxeta Ohorezko Saria” eman dio Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxeari euskara Euskal Herritik kanpo mantentzen eta iraunarazten egindako ibilbideagatik. Pasa den ostiralean, abenduaren 2an, Bizkaiko ahaldun nagusi Unai Rementeriak eta Euskara, Kultura eta Kiroleko foru diputatu Lorea Bilbaok, 2022ko Lauaxeta Sariak banatu zituzten Bilboko Elkarte Filarmonikoan ...

Idahoko gobernadorearen bisitak, Boisen Athletic-Real derby bat egiteari buruzko zurrumurruak suspertu ditu

2019/09/17

Little gobernadorea eta emaztea Unai Rementeria eta Aitor Elioegiren artean, eskuetan Athletic-en elastikoa Little izenarekin dutela, Ibaigainera egin bisitan (arg. Athletic) Segitzen du --gaur Gasteizen-- Idahoko gobernadore Brad Little Euskadira egiten ari den bisitak. Kargua joan den urtarrilean hartu ondoren atzerrira egiten duen leheengo biadaia honetan Little ematzearekin eta Idahoko ordezkaritza bateko buru heldu zen igandean Bilbora eta arratsalde horretan bertan Ibaigane Athletic-en egoitza bisitatu zuen, Bizksaiko ahaldu nagusi Unai Rementeria eta Athletic-eko ...

Idahoko gobernadore Brad Little gaur iritsiko da Euskadira Europara egingo duen sei eguneko bira baten barnean

2019/09/15

Artxiboko argazki batean, Freda eta Pete Cenarrusa, Brad Little eta Roy Eiguren Idahoko Kapitolioan Gobernadorea bere emazte Teresa Little-kin ari da egiten bidaia, Idahoko ordezkaritza bateko buru eta Euskal Herriaz aparte Herbeheretan eta Irlandan izango da sei eguneko bisita azkar batean. Ordezkaritzako parte dira, besteak beste Idahoko Merkataritza Saileko zuzendari Tom Kealy eta Nekazaritza zuzendari Celia Gould. Buruzagi idahotarra gaur iritsiko da Bilbora eta Euskadin egingo duen egonaldian Eusko ...

AEBetako kongresukide John Garamendiren hitzak, duela urtebete, Gernikako Arbola landatzen Kapitolioan (II)

2017/07/10

John Garamendi kongresukide kaliforniarra anfitrioi izan zen Gernikako Arbola Washingtongo Kapitolioan landatzeko ekitaldian (irudia EuskalKultura.com)

Seguru bertan izan ziren euskal politikariek ere, baina bereziki bertaratu ziren euskal-amerikarrek ongi gogoan daukaten ekitaldia izan zen orain urtebete Washingtongo Kapitolioko lorategietan egin zena, Gernikako Arbolaren kimu bat landatuz. Bereziak eta esanguratsuak, Estatu Batuetako kongresukide John Garamendiren hitzak, bere euskal jatorria eta bere euskal erro eta sentimenduen indarra agertuz. Hona hitz horiek eta landaketa-ekitaldiko une nagusia islatzen dituen bideoa.


Idahoko enpresa ordezkaritza bat bisitan da Bizkaian; gobernadorea datorren datorren astean gehituko zaie

2017/06/15

Bizkaiko ahaldun nagusi Unai Rementeria Idahoko ordezkaritzako partaideak agurtzen

Bidaiaren programa trinkoa hasi aurretik aukera txiki bat izan zuten Gipuzkoako leku batzuk ezagutu eta ondoren Bilbora itzultzeko eta orain hor dabiltza Idahotik etorritako hamahiru pertsona hauek programa estu batekin Boiseko Merkataritza Ganberak lagunduta, bi herrialdeon arteko merkataritza harremanak areagotzeko aukerak lantzen. Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak asteartean errezibitu zituen. Euren bidaiaren azkeneko egunetan, ekainaren 22an, Idahoko gobernadore Butch Otter gehituko zaio taldeari.


Nagore Goitiandia eta Vasco Bilbao dira "Euskadi eta Amerika arteko Aliantzak Ezartzeko Lidergo Programa"ko bi AEB partaideak

2016/10/31

Vasco Bilbao, Nagore Goitiandia Gernikako Arbola bisitatzen Gloria Totoricagüenarekin

Boiseko Nagore Goitiandia eta New Yorkeko Vasco Bilbao dira Bizkaitik kudeatzen den "Euskadi eta Amerika arteko Aliantzak Ezartzeko Lidergo Programa"ren lehenengo edizioko bigarren modalitateko bi parte-hartzaile estatubatuarrak. “Programa honek Bizkaia eta Amerikako Estatu Batuak/Kanada arteko errealitate enpresarial, zientifiko, teknologiko, instituzional eta kulturalari buruzko jakintzaren plataforma garatu nahi du”, Bizkaiatalenteko zuzendari gerente den Ivan Jimenezek baieztatu duenez.


Nevada estatuko kanpo merkararitza eta arlo ekonomikoko ordezkaritza bat bisitan da egunotan Bizkaian

2016/09/13

Bizkaiko ahaldun nagusi Unai Rementeria eta foru ordezkariak bisitari nevadatarrekin Bizkaiko Foru Jauregian

AEBetako Nevada estatuko bulego ekonomikoko arduradunak Bizkaia bisitatzen ari dira, lurraldeak elektrizitatearen eta automobilgintzaren sektoreetan dituen aukerak ezagutzeko. Unai Rementeria ahaldun nagusiak nabarmendu zuen atzo Nevadako bisita uztailean, Washingtonen, Smithsonian Folklife Festival jaialdian izandako lehen hartu-emanen ondoren gauzatu dela, eta Bizkaia eta bertako enpresak ezagutzeko hurbildu direla. Rementeriak baieztatu du Aldundiak lanean jarraitzen duela nazioarteko bisitari gehiago lortzeko eta Bizkaiarentzat ekonomia-jarduera eta enplegua sortzeko aukerak ahalbidetzeko.


Lorea Bilbao: "Esan daiteke txantxangorriak euskaltasunaren hegoak astindu dituela uztail honetan Washingtonen"

2016/07/22

Euskadiko hainbat paisaia eta jarduera Washingtonen ibili dira uztail honetan. Irudian, Lorea Bilbao uztailaren 8an 'Smithsonian Folklife Festival'en (argazkia EuskalKultura.com)

Bukatu zela ia pare bat aste pasatuta, sarean etengabe segitzen dute agertzen ekitaldiko argazki, bideo eta iruzkinek. Euskal Herrikoentzat berezia, euskal-amerikarrentat oso berezia izan zen. Lorea Bilbaok barrutik bizi izan zuen.


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia