Bahia Blancako Union Vasca Euskal Etxeko antzerki taldeak, euskara taldearekin lankidetzan, 'BAT' laburmetraia ekoitzi du. Laburmetraia euskara hutsean grabatua da eta azpitituluak ere euskarazkoak dira, hizkuntza hau ikasten ari direnei lagundu asmoz. Zuzendariak Rocío Basterra, euskara irakaslea, eta Miguel Mendiondo, antzerki irakaslea, dira. Antzezleak Magui Cantamutto, Laura Perez Regoli, Marcelo Zudaire, Malena Manterola eta Arnaud Elgoyhen ikasleak dira, eta Rocio Basterra bera. 'BAT' laburmetraiak Pigüeko II. Laburmetrai Topaketan parte hartu zuen, 2008ko apirilaren 19 eta 20an.