Rocío Basterra eta Natalia Hormazabal argentinarrak ETBko Mihiluze lehiaketan parte hartu zuten eta ederki moldatu ziren euskararekin jolastea eta ikastea helburu duen saioan: bertsoak, jeroglifikoak, SMSak... izan ziren asmatu behar izan zituzten frogetako batzuk. Euskal argentinarrak Lazkaoko Maizpide euskaltegian izan dira sei hilabetez, euskara hobetzen, eta Diasporan eta euskal etxeetan euskara ikasten ahalegintzen direnen ordezkaritza bikaina izan ziren.