euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Besteek esana

Santurtzi eta Mellide (Galizia) senidetu ziren Festa do Melindre jaian (Santurtzi.net-en)

2025/05/13

Santurtzik Galiziako Melide herria bisitatu zuen joan den larunbatean, bi herrien arteko senidetasunaren ekitaldiaren karietara eta Festa do Melindreren XXXIII.edizioaren baitan. Jardunaldiak udalerri biak lotzen dituen lotura historikoa indartzeko balio izan zuen, Galiziatik Euskal Herrira etorritako inmigrazioak estu batu baitzituen biak.

Lotura: Santurtzi.net

Ekitaldi ofiziala Concello de Melideko Osoko Bilkuren Aretoan izan zen. Santurtziko alkateak bisita-liburuan sinatu zuen eta, Jose Manuel Perez alkate melidarrarekin batera, bi udalerrien arteko senidetzea aitortzen duen dokumentua sinatu zuen.

​​Ospakizunak San Rokeren kantoian jarraitu zuen. Hantxe, Zugaitza Dantza Taldeak eta Galiziako gaita musikariek emanaldi sinbolikoa eskaini zuten ongi etorria emateko. Gero, Kongresuen Jauregira abiatu ziren euskal eta galiziar erraldoi eta buru handien arteko ikuskizun batez gozatzeko.

​​Bisita instituzionalean bazkari instituzional bat egin zen, eta horrez gain, arratsaldean Casa da Culturan emanaldi bat izan zen, Zugaitza Taldea eta Herba Grileira galiziar taldearen eskutik.

​​​Senidetze ekitaldiei igandean eman zitzaien amaiera "Embaixador do Melindre 2025" sariak emanez. Santurtziko Galiziako Etxea eta Karmele Tubilla alkatea bera izan ziren saria jaso zutenak, Melide eta Santurtziren arteko kultura eta gizarte loturak sustatzeko egin duten lana aitortu nahi izan baitzaie.



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia