euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Besteek esana

Iñaki Baskaran gaztearen gorpua aurkitu dute Chicago ibaian, AEBetan (Berrian)

2021/11/06

Elias Baskaran pilotariaren biloba zen 23 urteko gizona. Halloween gauean desagertu zen, eta familiak igandean salatu zuen hura falta zela.

Lotura: Berria

Edu Lartzaguren. Ia astebete eman dute Chicagon (AEB) Iñaki Baskaran jatorri euskalduneko 23 urteko gaztearen bila. Azkenean, haren gorpua topatu dute Chicago ibaian.

Halloween gauean ikusi zuten Baskaran azken aldiz, larunbateko 11:30ak aldera, River North auzoko Celeste tabernatik ateratzen. Lagunei mezu bat bidali zien, esanez berehala itzuliko zela tabernaren, haren aita Jose Baskaranek Illinoiseko prentsari esan dioenez. Lagunek bueltan idatzi zioten 12:15ean, baina gazteak ez zuen mezua irakurri.

Astelehenean 100 pertsona baino gehiago bildu zen gaztea azkenekoz ikusi zuten lekuan, bilaketari ekiteko.

Azkenean, ostiral gauean topatu zuten haren gorpua, Chicago ibaian.

Elias Baskaran pilotariaren biloba zen gaztea, Illinoiseko Ubibertsitatean ikasi zuen, eta publizitatean aditua zen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia