euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zure Euskal Etxeak gustura hartuko luke proiektagailu bat zuen saioak aberasteko? Parte hartu EuskalKultura.com-en zozketan

2018/09/04

EuskalKultura.com-ek, gehien behar duten euskal etxeen artean zozketatuko duen proiektagailua. Parte hartu zozketan!
EuskalKultura.com-ek, gehien behar duten euskal etxeen artean zozketatuko duen proiektagailua. Parte hartu zozketan!

PUBLIZITATEA

Bukatu da errentatzea edo besteei eskatzea. Munduko Euskal Etxeek edozein elkarterentzat hain baliagarria den tramankulu hau eskuratzeko aukera daukate orain, EuskalKultura.com-ek Euskal Etxeei laguntzearren antolatu duen zozketa medio. Parte hartzea oso erraza da, eta sariak merezi du. Zozketak bi fase dauzka eta lehenengoan --datorren ostiralean bukatuko da-- euskal etxe interesatuek euren izena behar dute eman, gero bigarrenean hautatuak gertatu ahal izateko. Eman zure elkartearen izena, eta zorte on!

Donostia-San Sebastian. Zozketatuko den proiektagailua Epson markakoa da, EH-TW650 modelokoa eta egokia euskal etxe bateko aretoetan filmak emateko, bideo eta irudiak eskaintzeko, telebistara konektatzeko, edota ikastaro, eskola eta bestelakoetan eman behar izaten diren irudiak pantaila batean edo horma zuri batean eskaintzeko. Ekimen honen helburua, proiektagailu beharrean dagoen euskal etxe bati hain oinarrizkoa den tresna hau helaraztea da.

Proiektagailuaren ezaugarrietako batzuk dira: Epson EH-TW650, full HD, konfiguratzen erraza, wi-fiduna eta app proiekzioa baitaratua, iraupen handikoa (lanpara aldatu gabe film bat eman daiteke egunero 11 urtetan), arina da oso, 3LCD teknologiaduna eta pantaila diztira eta kolore argi irteera harrigarrikoa (3.100 lumen eta kontraste erlazioa 15000:1): bere kalitate teknikoek egokia egiten dute zerbitzu on eta baliagarria eskaintzeko edozein euskal etxetan. Dagozkion aginte-tresna, kable eta fabrikako osagaiekin dator.

Zozketan parte hartzeko jarraipideak

1- Abuztuaren 9tik eta irailaren 7ko 24:00ak bitartean (Euskal Herriko ordua) zozketan parte hartzeko interesa daukaten euskal etxeek euren hautagaitza aurkeztu beharko dute, horretarako email bat bidaliz  info@euskalkultura.com helbidera, izenburuan "Proiektagailuaren zozketarako" ipinita, hona datuak gehituz

  • euskal etxearen izena, herria eta herrialdea
  • euskal etxeko kontaktua den pertsona eta bere telefonoa
  • euskal etxearen planak eta beharrak: proiektagailua eskuratzekotan, emango lioketen erabilera (irakurleek zure hautagaitzaren alde bozka dezaten, ala ez)

2- Irailaren 10ean, astelehena, proiektagailua eskuratzeko euren hautagaitza aurkeztu duten euskal etxeen zerrenda argitaratuko dugu

3- Zerrenda argitaratu ondoren eta irailaren 28ra arte, ostirala, Euskal Herriko 24:00etan, EuskalKultura.com-eko irakurleek bozkatu eta email bat bidali ahal izango dute (info@euskalkultura.com helbidera) zerrenda horretako euskal etxe baten alde eginez, izenburuan "Proiektagailuaren zozketarako" ipinita, honako datuak barne:

  • euren izen-deiturak eta eurekin kontaktatzeko telefonoa
  • euren herri, probintzia/estatu eta herrialdea
  • proiektagailua zein euskal etxearentzat izan dadin nahi duten (mesedez, ez ahaztu datu hauek guztiak sartzea, bestela botoa ezeztatua gera daiteke)

4.- Email bakoitza proiektagailuaren zozketarako zenbaki bat izango da hautatutako euskal etxearentzat. Beraz, boto/email gehiago dauzkaten euskal etxeek proiektagailua eskuratzeko aukera handiagoak izango dituzte baina aldi berean euskal etxe txikiek ere, boto gutxiago izan arren, izango dute oraindik aukerarik saria eskuratzeko

5- Zozketarako partaidetza bakarra onartuko da pertsona bakoitzeko, eta baita ere email-helbide bakoitzeko (pertsona batek ezin izango du behin baino gehiagotan bozkatu email-helbide diferentetatik; eta jende diferenteek ezin izango dute parte hartu email bera erabiliz)

6- Emaitza urriaren 1ean, astelehena, argitaratuko du EuskalKultura.com-ek

7- Proiektagailua, zozketara irabazi duen pertsonaren izenean emango zaio euskal etxeari (ahal delarik pertsona horrek berak emango dio). Ados geratuko gara eta proiektagailua eskuratzeko bidea zehaztu

8.- Edozein huts edo erreklamazioren aurrean EuskalKultura.com-k izango du azken hitza eta bere erabakia apelaezina izango da



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia