euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zorionak EuskalKultura.com egiten dugun guztion izenean!

2015/12/24

PUBLIZITATEA

Apurka apurka, emeki emeki, pixkanaka pixkana iritsi gara 2015aren bukaera aldera. Hemen da berriz ere Gabona eta Urte Berria ere bertan dugu. 15 urte beteko ditu 2016an interneten EuskalKultura proiektuak. Erraz esaten da eta badirudi atzo izan zela, baina hor dira 15 urte horiek. Izango dugu horri buruz  hitz egiteko tarterik, eta nolabait ere ospatu beharko dugu, irakurle eta lagunekin, bistan da, bozkarioa partekatuz eta elkar lagunduz. Gaurkoan, ordea, mezu xinplea baino ez dakarzugu: Zorionak, eta gure agiantza onenak, irakurle!

[Eguberri egunean ez da EuskalKultura.com kaleratuko. Abenduaren 28an, astelehena, eutsiko diogu buletinari. Gogoratu, bestalde, irakurle, urtarrileko lehenengo egunak, San Sebastian egunera arte, barne lanak prestatzeko erabiliko ditugula eta ez dela beraz buletinik kaleratuko, gu lanean arituko bagara ere normaltasunez. Mila esker eta ohiko email eta telefonoetan gaituzu zure zerbitzura]



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia