euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zorionak eta Eguberri on, gure agiantza onenekin, irakurle!

2021/12/24

Aurten aurrekontuak Olentzero hau kontratatzeko baino ez digu eman. Ea portatzen den eta eskatutakoa ekartzen digun!
Aurten aurrekontuak Olentzero hau kontratatzeko baino ez digu eman. Ea portatzen den eta eskatutakoa ekartzen digun!

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Kaixo irakurle eta lagun, hemen gatoz beste urte batez Eguberri bezperan, zuetariko askok familia giroko elkarretaratzean bilduko zareten, eta urtean zehar ikusitako edo ikusi gabeko lagunekin bilduko zareten egunean, bildu eta elkartu eta partekatzea Gabon gauak munduan barrena jaurtitzen duen dei berezia baita. Aukera bat da, hala nahi eta ahal duenak ilusio dosiak emendatzeko, norberak bere bizitzari edo besteenei, eskuzabaltasuna eta maitasuna, eta beste hamaika birtute azaleratzeko egokiera ona.

EuskalKultura.eus-etik ere, gure agiantza edo desio onenak helarazten dizkizugu. Gure eguneroko lanaren helburua, zure bizitzari ekarpentxo bat egitea da, egunez-egun, apal-apal, baina informazio eta jakinarazpen hauekin, bizitza aberatsago eta beteagoa izan dezazun, gure diasporako kideen berrien jakitun izatea eta euren lorpen eta kezken berriak zeureganatzea garrantzitsua izan baitaiteke sendoago senti zaitezen munduan barreiatutako euskaldunen familiako parte, txiki zein handia den gure Euskal Herri zabal honetako parte.

Ez da luzatzeko momentua. Besarkada bero bat da helarazi nahi dizuguna. Urte berri batez hemen segitzen dugula esatea [beste leku batean xehetuko dugu horren esangura]. Eta kopa altxa eta zurekin batera topa egitea gu guztion alde, gure amets eta proiektuen alde, gure familia eta haurren alde, gogotik aldendu gabe gurekin ez daudenak, eta bereziki zailtasunetan daudenak, elkartasuna eta laguntasuna euskal komunitateek historikoki landu izan duten funtsezko birtute izan baitira.

Topa dagigun, 2022a hobea izan dadin, eta gu ere hobeak izan gaitezen.

Ea aurtengoan inguratu zaigun Olentzerok laguntzen digun helburuok betetzen.

Horixe, bada, EuskalKultura egiten dugun guztion izenean, Zorionak eta Urte Berri On!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia