euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zinezko dolua Rio Cuartoko euskal komunitatearen baitan Imanol Bilbao Olasagasti hil dela-eta

2011/09/08

Imanol Bilbao Olasagasti, Rio Cuartoko Euskal Etxeko fundatzaile eta Ohorezko Lehendakaria abuztuaren 27an hil da Rio Cuarton, Argentinako Cordoba probintzian.
Imanol Bilbao Olasagasti, Rio Cuartoko Euskal Etxeko fundatzaile eta Ohorezko Lehendakaria abuztuaren 27an hil da Rio Cuarton, Argentinako Cordoba probintzian.

PUBLIZITATEA

Abuztuaren 27an hil da Rio Cuarto herrian, Argentinako Cordoba probintzian, Imanol Bilbao Olasagasti, Euskal Herrian jaiotako euskalduna eta Rio Cuartoko 'Gure Ametza' (sic) Euskal Etxearen fundatzaileetakoa. Bere senide eta familiakoekin batera euskaltzale eta euskal ekintzen sustatzaile nekaezina, nobleziaz eta gizabidez betetako pertsona jator gisa aurkezten dute bere ingurukoek. "Zinezko gizona zen, euskalduntasun nabarikoa, langilea, zintzoa, hitzezkoa, elkartasuna praktikatzen zuena eta bere izaera eta ibilbidearekin partaide zuen euskal komunitatea ohorez ordezkatzen zuena", definitu dute hunkiturik Euskal Etxean, EuskalKultura.com-ek galdetutakoan.

Rio Cuarto, Argentina. Imanol Bilbao Olasagasti 1932an jaio zen Bizkaiko Gallarta mehatzari herrian. Oso haurra zela Espainiako gerla zibilak eta haren ondorenek bere bizia, beste euskaldun askorena bezala, kolpatuko zuten. Hogei urte zituela, 1952ko azaroaren 22an, Argentinara heldu zen eta Pergaminon zeuzkan osaba-izeba batzuen etxean kokatu zen. 1956an Rio Cuartora aldatu eta bizitza osoan lan egin duen Bilbao dendako merkataritza ibilbideari ekin zion.

Anaia Joserekin eta euskal jatorriko jende multzo batekin 1992an geroago 'Gure Ametza' Euskal Etxea izango zenaren oinarriak ipini zituen. Elkartea, 1994ko urriaren 15ean sortu zen ofizialki eta Imanol hautatu zuten bertako lehenengo lehendakari, kargu horretan 2006ra arte egongo zelarik.

2010eko martxoaren 30ean Euskal Etxeak 'Ohorezko Lehendakari' izendatu zuen, eta horren diploma eman zion, honelaxe, euskara hutsez idatzia, "euskal etxearentzat etengabe eta nekaezin egindako lan baliosa"rengatik.

Rio Cuarto bertan, 2011eko abuztuaren 27an hil delarik, zerraldoa ikurrin handi batez estali dute, izan ere 'don Imanolek' berak 1994ean, hain kuttuna zuen Euskal Etxea sortu zutenean, bere eskuz egindako hirukolorebizidun ikurrin handi batekin.

(ikus oharra bere heriotzaz 'Oroimenean' sailean, hemen)



Komentarioak

  • Ohorezko lehendakari eta gizona

    Bazenekien zer zen ohorea eta horregatik izendatu zintuzten Ohorezko Lehendakari. Ohorea izan zen zu ezagutzea. Mila esker, Imanol, nire gogoan zaude.

    Javier, 2011/09/08 02:00

« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia