euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Zinevasco'ren laugarren edizioak euskal zinemaren ikuspegia dakar astelehenetik hasita Caracasera

2011/11/03

Zinevasco jaialdiaren laugarren edizio honen afitxa
Zinevasco jaialdiaren laugarren edizio honen afitxa

PUBLIZITATEA

Datorren astelehenean abiatuko da Caracasen Zinevasco jaialdiaren edizio berri bat eta Euskal Herrian edo euskaldunek egiten duten zinemaren ikuspegi zabala ekarriko du Venezuelako hiriburura. Jaialdiaren laugarren edizioa da honako hau eta 5 luzemetraia eta 42 laburmetraia aukeztuko ditu. Emanaldiak Cachao kulturgunean eta Los Galpones Arte Zentroan izango dira, eta aurten estrainekoz saio bereziak egingo dira Monteavila Unibertsitatean, azaroaren 21 arte. Emanaldi guztiak doan dira eta sarrera librea da.

Caracas, Venezuela. Caracasen da berriz ere Zinevasco jaialdia, Euskal Herrian egiten den edo euskaldunek munduan zehar egiten duten zineari eskainitako lehio berezia. Jaialdiak Eusko Jaurlaritzaren laburmetraien zabalkuntzarako Kimuak programaren ekarpena bildu izan du, eta baita ere lanak utzi dituzten hamaika euskal zinemagile, ekoiztetxe eta banatzaileen lankidetza, besteak beste.

Emanaldiak Cachao eta Los Galpones kultur guneetan egingo dira eta aurten, gainera, jardunaldi bereziak egingo dira Monteavila Unibertsitatean. Saio berezi hauen helburua unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio ikasleei film hauetako planoak, gidoiak eta sekuentziak aurkeztu eta ikertzeko aukera ematea da, euren ikasketetan baliagarria izango delakoan, jaialdiaren koordinatzaile Vicente Corostolak azaldu duenez.

Emanaldi guztiak doakoak dira eta sarrera librea izango da.

'Los 4 McNifikos' eta 'Izarren Argia'

Euskal zine erakustaldia heldu den astelehenean, azaroaren 7an, hasiko da, Cachao Kultur Gunean egingo den lehen saioarekin. Emanaldiak 19:00etan hasiko dira, lau egunetan zehar, azaroaren 10a bitartean. Horrez gain, Los Galpones Arte Gunean beste emanaldi bat egingo da, azaroaren 8an, hau ere doan eta 19:00etan. Azkenik, Monteavila Unibertsitateko emanaldiak azaroaren 7an eta 21ean izango dira.

Laburmetraien atala lanez josita dator aurten: 42 labur; batzuk Kimuak 2010 katalogokoak eta besteak zuzenean zuzendariek, ekoiztetxeek eta banatzaileek bidaliak. Horietako batzuk dira, adibidez, Daisy Cutter animaziozko laburra --"Oscarretarako bidean da", diote antolatzaileek-- edo Los 4 McNifikos umorezko dokumental faltsua, 12th New York International Latino Film Festival jaialdian ere izango dena. Luzemetraien arloan bost lan izango dira ikusgai, horien artean euskaraz eginiko Izarren Argia, Saturrarango gartzelan gertatu zirenak jasotzen dituena, edo La buena nueva, Helena Taberna zuzendari altsasuarraren lana.

-Zinevascori buruzko informazio osoa (programazioa, ordutegiak, eta abar) jaialdiaren webgunean, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia