euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zinea.eus-ek bere I. Film Laburren Gidoi Lehiaketa jarri du abian; lanak ekainaren 30era arte bidal daitezke

2020/04/29

 I. Film Laburren Gidoi Lehiaketa
I. Film Laburren Gidoi Lehiaketa

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Diasporatik ere lehiaketan parte hartzeko gonbitea Zinea.eus-etik iritsi zaigu zuzenean. Agerkari digitaleko arduradunek azaldu dutenez, hutsune bat betetzera dator proposamena: “Badakigu hamaika direla film bukatuak saritzen dituzten jaialdiak. Gutxi dira, ordea, egilea bere lehen urratsetan laguntzen duten deialdiak”. Kari horretara irabazleari 800 euroko saria emateaz gain, filmaren produkzioaren lehenengo fasean ere saiatuko da laguntzen elkartea, esan nahi baita, ekoiztetxe batekin kontaktatzen, gidoia moldatu behar izanez gero laguntzen edo finantzaketa-iturriak lortzen, batzuk aipatzeagatik.

Parte-hartzaileak 18 eta 30 urte bitartekoak behar dute izan, eta euskara izango dute laneko hizkuntza. Hau da, euskaraz beharko du izan aurkeztutako gidoia eta, lehiaketa irabaziz gero konpromisoa hartuko dute proiektuaren filmaketa ere euskaraz izan dadin..

Gaia askea izango da eta gidoi originalak ez ezik, literatur lanen egokitzapenak ere izan daitezke; gehienez, 20 orrialde izan beharko ditu eta ezin da izan dagoeneko filmatu den film labur baten bertsioa. Epaimahaia zine adituek osatuko dute. Gidoiak bidaltzeko epea ekainaren 30ean itxiko da, info@zinea.eus helbidera igorri behar dira eta emaitzak uztailean zabalduko dira Zinea.eus-en. Informazio gehiago, hemen. Oinarri osoak, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia