euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zenbait eskola emango ditu Kirmen Uribe idazleak bere lanaz Washington University in St Louis-en

2017/03/03

Kirmen Uribe (arg. Ricky Davila)
Kirmen Uribe (arg. Ricky Davila)

PUBLIZITATEA

Munduko unibertsitateen artean 23. postuan dago Washington University in Saint Louis unibertsitate estatubatuar prestigiotsua. Goi-ikastetxeak Kirmen Uribe idazle euskalduna gonbidatu du egun hauean zenbait hitzaldi ematearren bere sorkuntza prozesuaz eta euskaraz idazteaz bere ikasleei. Uribe unibertsitate osoaren aurrean arituko da datorren asteartean bere lanaz emango duen hitzaldian.

Saint Louis, AEB. Distinguished Massie Lectures izeneko zikloan, Saint Louiseko Washington Unibertsitateak urtero idazle bat gonbidatzen du bere lanaz aritzeko, aurten, Kirmen Uribe euskal idazlea.

Doktoradutza ikasleentzako lau eskola eta unibertsitate osoari zuzendutako hitzaldi bat emango ditu Missourin. Azken hau, datorren asteartean, martxoaren 7an emango du eta euskaraz idazteari buruz izango da.

Washington University in Saint Louis munduko unibertsitateen artean 23. postuan dago, Shanghaiko rankingaren arabera.

Idazle ondarroarrak 2016ko udazkenean argitaratu zuen bere azken nobela, Elkarrekin esnatzeko ordua, Susa argitaletxearen eskutik.

-Idazlearen webgunea: www.kirmenuribe.eus
-Unibertsitatearena: https://wustl.edu



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia