euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zabalik da Diasporan egoera larrian eta asistentzia-faltan daudenei laguntzeko deia: eskabideen epe-muga, apirilaren 26a

2018/12/28

Euskal gizataldeetan egoera larrian eta asistentzia-faltan dauden pertsonei laguntzeko 2019rako deialdia
Euskal gizataldeetan egoera larrian eta asistentzia-faltan dauden pertsonei laguntzeko 2019rako deialdia

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. EuskalKultura.com-ek joan den astean aurreratu zuenez, Eusko Jaurlaritzak EHAA-BOPV buletin ofizialeko gaurko edizioan eman du argitara euskal gizataldeetako kide diren eta egoera larrian eta asistentzia-faltan dauden pertsonei laguntzeko 2019rako deialdia. Euskal etxeak bitartekari gauzatzen den deialdi honek 202.000 euroko hornikuntza izango du aurten, iazko kopuru bera, eta bertara eskabideak aurkezteko azkeneko eguna apirilaren 28a izango du.

Aurreko urteetan bezala, interesdunek beren herriko, eskualde edo nazioko edo, zernahi gisaz, bizi diren lekutik hurbilen dagoen euskal etxera jo beharko dute eta euren bidez tramitatu laguntza. Komeni da garaiz egitea. Eskabidea egiteko eredua, beherago bildu dugun estekan topa daiteke.

Irakurri hemen pdf-en (bertsio ofiziala) Deialdiko baldintza eta eskakizunak; edo hemen html bertsio elebidunean.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia