euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak Euskal Etxeen 2019ko laguntza deialdi nagusia eman du argitara: Otsailaren 28a du azken epea

2018/12/28

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. EuskalKultura.com-ek joan den astean aurreratu zuenez, Eusko Jaurlaritzak oso garaiz argitaratu du datorren urteari dagokion Euskal Etxeekiko dirulaguntzen deialdi nagusia eta EHAA-BOPV buletin ofizialak gaurko, 2018ko abenduaren 28ko zenbakian plazaratu du Deialdia. Orotara, 902.300 euro izango dira, 782.307 IV. kapituluan (ohiko gastuetarako eta jardueretarako) eta beste 120.000 VII.ean (azpiegitura eta ekipamendu gastuetarako). Eskabideak aurkezteko azken epea 2019ko otsailaren 28a izango da.

Ebazpena, 2018ko abenduaren 19koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita 2019an euskal etxeei emango zaizkien diru-laguntzetarako, hemen irakur daiteke (pdf ofiziala) edo hemen (sareko testu elebiduna).

 



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia