euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaztemundu 2019rako deia argitaratu du Jaurlaritzak: euskal etxeen kudeaketa ikasgai, martxoaren 25a du epea

2018/12/28

Gaztemundu 2019ko Deialdia EHAA-BOPVko gaurko zenbakian argitara emana
Gaztemundu 2019ko Deialdia EHAA-BOPVko gaurko zenbakian argitara emana

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. EuskalKultura.com-ek joan den astean aurreratu zuenez, Eusko Jaurlaritzak EHAA-BOPV buletin ofizialaren gaurko zenbakian eman du argitara Gaztemundu 2019rako deia, Euskal Etxeetako kide diren 18 eta 35 urte arteko 15 gazterentzat urriaren 6tik 20ra garatuko dena. Aurtengoan, Euskal Gizataldeen Mundu-Batzar urtea denez, prestakuntza-gaia euskal etxe eta elkarteen kultur kudeaketari buruzko formazioa emango du, eta gazteak data horietan egingo den VII. Mundu-Batzarreko partaide izango dira, bozaz baina ez bozkaz.

Besteak beste, partaideek honako baldintzak bete beharko dituzte euren eskabideak bidali ahal izateko:

-18 eta 35 urte bitartekoak izatea 2019ko urtarrilaren 1ean
-Bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldetik kanpo izatea.
-Euskal Etxeen Erregistro ofizialean dagoen euskal etxe bateko bazkide izatea hiru urtez bederen
-Gaztemundu programan parte hartu ez izana 2003tik hona

Gainera, hautagai guztiek lan bana aurkeztu beharko dute honako gaiaz: kide bakoitzaren euskal etxeak, kudeaketaren ikuspegitik, zer erronka duen etorkizunari begira; AMIA azterketa-matrizea sartu beharko da (ahuleziak, mehatxuak, indarguneak eta aukerak), hobetzeko proposamenekin.

Deialdiko arau eta baldintza guztiak, dena den, hemen irakur daitezke (pdf-n, bertsio ofiziala); edo hemen (html, bertsio elebiduna).

Gogoratu, eskabideak aurkezteko azken epea martxoaren 25a da.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia