euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

General Villegasko EEak literatur lehiaketa batean parte hartzeko deia egin dio herriko komunitateari

2009/07/09

General Villegas-ko Euskal Etxe barneko afixa elkartearen izenarekin
General Villegas-ko Euskal Etxe barneko afixa elkartearen izenarekin

PUBLIZITATEA

'Nori ez zaio inoiz gertatu gauza bitxiren bat edo ezohiko egoeraren bat bizitzea?'. Galdera hau hartu dute abiapuntu 'Villegas’ko Euskaldunak' EEko kideek, euskal etxe bertako 'Martín de Ugalde' liburutegiarekin batera, 2009ko literatur lehiaketaren gaia aukeratzeko. Izan ere, Kontakizun Miresgarri lehiaketa bat da aurtengoa eta General Villegas herriko gazteei nahiz helduei zuzenduta dago. Lanak bidaltzeko epea irailaren 30ean bukatuko da eta lehenengo hiru irabazleek liburuak eta diplomak jasoko dituzte. Sarien banaketa euskal etxean izango da, antolatzaileek iragarriko duten datan.

Gral. Villegas, Argentina. 'Villegas’ko Euskaldunak' Euskal Etxeak, 'Martín de Ugalde' bere liburutegiarekin batera, 'Kontakizun Miresgarriak' gaitzat hartu duen literatur lehiaketan parte hartzeko gonbidapena luzatu du. 15 urtetik gora dituzten villegastarrek irailaren 30eraino aurkeztu ahal izango dituzte lanak, 'Nekane' dendan --Arenales kaleko 431. zenbakian-- edo Udal Liburutegi Publikoan, Moreno kaleko 811. zenbakian.

Gaiari dagokionez, ezohikoak edo bitxiak diren gertaerak izan behar dira ipuinetako muina, idazleak berak bizi izandakoak edo ikusitakoak. Lanek bi orrialdeko luzera izan dezakete gehienez, makinaz edo ordenagailuz idatziak. Lan bakoitza hiru aletan aurkeztu beharko da. Beste gutunazal batean, ipuinaren izenburua eta egilearen izengoitia jarri behar dira kanpoan eta barruan, berriz, egilearen benetako datuak: izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia.

Epaimahaiak hiru irabazle hautatuko ditu eta saridunek liburuak eta diplomak jasoko dituzte. Epaimahaikideek, gainera, aipamen bereziak eman ahal izango dituzte, egokia irudituz gero. Sarien banaketa euskal etxean bertan izango da, antolatzaileek iragarriko duten datan.

Lotura interesgarriak

-General Villegas-ko 'Villegas-ko Euskaldunak' Euskal Etxearen fitxa



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia