euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Viedma-Patagoneseko Aberri Etxeak ‘Emakume euskalduna Patagonian’ izeneko proiektuko lanei ekin die

2019/06/11

‘Emakume euskalduna Patagonian’ delako proiektuaren aurkezpenean, Aberri Etxeko lagunak  Ruben Suarezekin (argazkia EE)
‘Emakume euskalduna Patagonian’ delako proiektuaren aurkezpenean, Aberri Etxeko lagunak Ruben Suarezekin (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Viedma, Argentina. Viedma eta Patagones eskualdeko Euskal Etxeak familien memoria berreskuratzeko helburua duen bere programa aurkeztu du berri du. ‘Emakume euskalduna Patagonian’ programak genero perspektiba izango du eta Ipar Patagoniako euskal immigrazioan sakonduko du. Proiektua Ruben Suarez historian doktorearen esku dago eta euskal elkartetik azaltzen dutenez, “Euskal Etxeko ekintzetan –tartean iazko Diasporaren Egunerako antolatutako Literatur eta Argazkilaritza Lehiaketan– entzuten ditugun immigrazio historiak dira proposamenaren oinarria, protagonisten ondorengoek berek kontatuta, zuzenean”.

Proiektuaren garapenari dagokionez, Suarezek jakinarazi du bi etapa izango dituela. Lehenengoan, ikertuko diren familiak aukeratuko dira; bestean, landa-azterketa egingo dute, esan naho baita elkarrizketak, fitxak, koadro genealogikoak… horretarako Mikel Ezkerrorekin bildu zen Suarez bere babesa lortzeko.

Ikerketaren emaitzak ere bi etapatan jakinaraziko dira. Lehenengo txostena, irailaren 8an, Diasporaren Eguneko jaian, aurkeztuko da. Aurkezpen honetan informazio orokorra eta aukeratutako genealogien zertzelada partekatuko dute adituek. Bigarrena urte amaieran aurkeztuko dute argazki erakusketa batekin.

2020. urteari begira eskualdeko ikasguneekin harremanetan jartzeko asmoa du Euskal Etxea, “euskal kultura, migrazioa hegoaldeko Patagonian eta genero perspektiba ikertu nahi duten zentro akademikoekin”, azaldu dute euskal viedmatarrek.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia