euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Valladolideko Gure Txoko Euskal Etxeak BOGA online euskara ikastaroa abiatu du

2013/04/09

Gure Txoko elkarteko zuzendaritza eta Sonia Hernandez euskara irakaslea, HABEko teknikari Kinku Zinkunegirekin egin zuten bileran (argazkia ValladolidEE)
Gure Txoko elkarteko zuzendaritza eta Sonia Hernandez euskara irakaslea, HABEko teknikari Kinku Zinkunegirekin egin zuten bileran (argazkia ValladolidEE)

PUBLIZITATEA

Martxa polita hartu du azkenaldian Valladolideko Gure Txoko elkarteak eta, apurka apurka, azaleratzen ari dira urteetako lan isilaren emaitzak. Horien artean aipagarriak dira elkartearen euskara klaseak, Sonia Hernandez irakaslea buru delarik, eta baita iragan astean abian jarri zen ikastaro berria ere: BOGA online metodoa, euskara etxetik ikasteko aukera ematen duena. Eskaintza berri honekin batera, elkarteak nagusientzako klase presentzialak eta haurrentzako euskara taldea ere sustatzen ditu.

Valladolid, Espainia. Iragan ostiralean HABEko teknikari Kinku Zinkunegiren bisita jaso zuen Valladolideko Gure Txoko elkarteak. Helburua euskal etxean BOGA ikastaroa abian jartzea zen eta, bileraren ostean, ofizialki hasi zen elkartea euskara metodo honen bidez ikasteko aukera eskaintzen.

Aspaldi heldu zitzaizkion euskal etxeari online ikastaro bat sortzeko eskaerak, eta horiei erantzunez, Sonia Hernandez irakaslearen engaiamenduarekin, abian jarri zen iragan ostiralean. 

"Gure asmoa zera da: euskara ikasi nahi duten Gaztela-Leongo biztanleei, gure elkartera etorri ezin badute ere, ikastaroa egiteko aukera ematea, online metodo honi esker", azaldu dio EuskalKultura.com-i elkarteko idazkari Jokin Oncaladak.

-Gure Txokori buruzko informazio gehiago, bere Facebook orrian, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia