euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Uruguaiko Saltoko Euskaldunen Taldeak ‘Harriague Aste'ko programa aurkeztu zuen atzo prentsaurrekoan

2019/03/28

‘Harriague Astearen’ aurkezteko prentsaurrekoa
‘Harriague Astearen’ aurkezteko prentsaurrekoa

PUBLIZITATEA

Salto, Uruguai. Aurten duela bi mende jaio eta Salton jardun zuen Pascual Harriague hazpandarraren omenez antolatutako ‘Harriague Astea’ eta horren baitan bi aste barru gauzatuko den ‘Ardo Festa’ handizki ospatuko ditu Saltoko herriak, bertako 'Saltoko Euskaldunen Taldea' Euskal Etxea antolatzaile nagusi. Jaialdiaren programa aurkezteko prentsaurrekoa eskaini zuen atzo Saltoko Euskaldunen Taldea izeneko Euskal Etxeak hiriko Cordoba Jauregian.

Harriague-k izen bereko upeltegia sortu zuen Salton eta egun Uruguaiko mahats nazionala kontsideratua den Tannat herrialdean sartu izana egozten zaio. 

‘Harriague Astea’ apirilaren 8tik 14ra egingo da, Cenur-Litoral Norte, Uruguaiko Universidad de la Republica, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Saltoko Udala babesle.

Apirilaren 8an, astelehena
-19etan, Harriague Upeltegiaren Batzorde Kudeatzailearen aurkezpena
-20etan, Uruguaiko Postetxe Nazionalaren zigilu oroigarriaren aurkezpena. Plaka oroigarria Harriague Upeltegian. Udal bandaren kontzertua. Lekua, Harriague Upeltegia.

Apirilaren 9an, asteartea
-21etan, Harriagueren 2. Mendeurreneko Paleta Txapelketaren finala. Lekua: Circulo Sportivo-n.

Apirilaren 10ean, asteazkena
-18:30etan, Oliba olio dastaketa. Hitzaldia: “Oliba olioaren ekoizpena eskualdean” (Asolur). Lekua, Harriague Upeltegia.

Apirilaren 11an, osteguna
-20:30etan, “Harriague Hiram Eskolan” izenburuko hitzaldia. Lekua, Eskola Hiram.

Apirilaren 12an, ostirala
-18etan, “Bere bigarren mendeurrenean, Pascual Harriague: Tannat ardo motaren erreferentea Uruguain” hitzaldia (Inavi)
-18:30etan, “Harriagueren ondarea” hitzaldia (Paula Durán)
-19:30etan, Euskal baserrien argazki erakusketa. Carlos Olaizolaren “Fueron llegando” eta Juan Manuel Bartabururen "Paul, un inmigrante" liburuen aurkezpena. Brindisa Euskal Etxean (18 de Julio Merkatua).

Apirilaren 13an, larunbata
-9etan, ‘Aitzindarien Korrika’ eta sokatira
-20etan, ‘Ardo Festa’: ardo eta olio dastaketa. Concordiako Gazte Lurra Dantza Taldearen emanaldia. Saltoko Abesbatzaren errezitala. Komunitate ekintzaileen azoka-erakusketa. Lekua: Harriague Upeltegia.

Apirilaren 14an, igandea
-10etan, Omenaldia Harriagueren panteoian. Ibilbidea: upeltegiak eta mahastiak.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia