euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urkullu lehendakaria buru bildu da Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordea, Arantxa Anitua Diasporako partaide

2019/11/22

Kanpo Harremenatarako Aholku Batzordearen 2019ko bigarren bilera, azaroaren 20an Lehendakaritzan
Kanpo Harremenatarako Aholku Batzordearen 2019ko bigarren bilera, azaroaren 20an Lehendakaritzan

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Iñigo Urkullu lehendakaria buru egin da joan den asteazkenean Lehendakaritzan Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordeko aurtengo bigarren bilkura, besteak beste Lehendakariak izendaturik bertako kide den Arantxa Anitua Buenos Airesko Laurak Bat-eko eta FEVAko burua ere partaide. Eusko Jaurlaritzako eta euskal erakundeetako ordezkariekin batera, gizarte zibileko zenbait alorreko ordezkariak ere batzen ditu Batzordeak, tartean kultura alorrekoak, akademia, teknologia, gizartea...

Lehendakariak Nazioartekotze Estrategiaren zutabeetako batzuk nabarmendu zituen bileran; besteak beste, "Euskadi Basque Country" marka garatzea, sektore-interesak bultzatzea, 2030 Agendarekiko konpromisoa, Europako proiektuari laguntzea, Euskal Gizataldeen Mundu Biltzarra, eta talentua eta ezagutza erakartzea nazioarteko harremanetan.

Nazioarteko egungo testuinguru aldakorraren gainetik --Europako Hauteskundeak egin dira, Batzorde berria martxan jarri da, Brexit "betierekoa" ez da amaitu; Estatu Batuen eta Txinaren arteko gerra komertzial eta digitala areagotu egin da, eta Latinoamerikako hainbat herrialdetan krisi ekonomiko eta sozial larria dago-- Lehendakariak azpimarratu zuen Eusko Jaurlaritzak nazioartekotzeko esparru-estrategia hedatzen jarraitu duela.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia