euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txupinazoak abiatuko ditu bihar Iruñean Diaspora osoan ere ospatuko diren Sanferminak, Kanadatik Venezuelaraino

2019/07/05

2019ko Sanferminak Caracasen
2019ko Sanferminak Caracasen

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Distantzia ez da oztopo ezta aitzakia ere. Bihar –uztailaren 6an– hasiko dira San Fermin jaiak Euskal Herrian, eta festatik kanpo ez geratzeko, munduan zehar dauden nafar eta euskaldunek telebistaz edo Internetez segitu ahal izango dituzte entzierroak, eta baita bertatik bertara ere euren ospakizun propioetan ospatu, kasu batzuetan, Venezuelan bezala, Eusko Etxean, ospakizunak egiazko adardunak dauzkan entzierroarekin!

Proposamen ugari iritsi zaizkigu azken egun hauetan gure erredakziora. Euskal Herrian desberdin ospatuko da Iruñean edo Lesakan edo Pasaian, esaterako, baina munduan zehar Iruñeko festa moldeari eutsiko zaio. Hiriburu nafarrari begira, euskal etxe batzuetan afari edo bazkariak antolatuko dira, beste batzuetan, eguraldia lagun, piknikak eta egunpasak parkeetan. Berdin da nola; urtero bezala, ekitaldiek Sanferminen muinari ekingo diote, beti ere tokian tokiko kutsu batekin.

Bereziki aipatu nahi ditugu baita ere munduko nafar etxeek ospatuko dituzten jaiak. Dagoeneko ekarri ditugu gure orrialdeetara, esaterako, Buenos Airesko, Rosarioko, Mendozako eta Bolivarreko nafar etxeenak, baina festak gainerako nafar etxeetan ere sendo ospatuko dira, batez ere Espainian zehar barreiatutakoetan.

Gaurko artikuluan, 2019ko Sanferminei buruzko bigarren artikulua, lehenengoaren ondotik erredakziora iritsi zaizkigun Diasporako hitzorduekin, orden alfabetikoan.

Ameriketako Estatu Batuak
-Boiseko Euskal Etxea: uztailaren 12an, ‘Running of the bars’ delako San Fermin jaia ospatuko du Elkarteak arratsaldeko 5:30etan. Informazio gehiago, hemen.

Argentina
-Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat: uztailaren 7an, San Fermin Afaria Euskal Etxeko Tabernan. Gonbidatuek arropa zuria eta gorria jantzi beharko dute. Informazioa, hemen.
-Azulgo Gure Txokoa: uztailaren 7an, San Fermin eta Euskal Etxeko 25. Urteurrena ospatuko dituzte azuldarrek. Jaia herriko Etxe Arabiarreko aretoan izango da. Informazio zehatza, hemen.
-Concordiako Ibaiko Izarra: uztailaren 6an, San Fermin Jaia. Informazioa, hemen.
-Cordobako Gerora: hiru jai ospatuko dituzte cordobatarrek uztailaren 6an hamaiketako batekin, San Fermin Eguna, Cordobako Eguna eta Argentinako Independentziaren Eguna. Informazioa, hemen.
-Gral. Rodriguezko Eusko Aterpea: uztailaren 13an, San Fermin Eguneko Erromeria. Informazioa, hemen.
-Tres Arroyoseko Hiru Erreka, uztailaren 6an, San Fermin Afaria. Informazio gehiago, hemen.

Kanada
-Vancouverreko Zazpiak Bat: uztailaren 6an. Upper Hume Parkean bilduko dira kanadatarrak, eguerdiko ordu 1ean, egun pasa egitera. Bazkaria eta familia osoarentzako jolas eta kirolak. Informazioa, hemen.

Venezuela
-Caracasko Euskal Etxea, uztailaren 13an. Entzierroa bigantxekin, musika zuzenean, ‘Foodtrucks’ eta ‘Txoko’. Informazio gehiago, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia