euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txileko Santiago Euskal Pilotako 2016ko Mundu Txapelketako egoitza izango da azaroaren 19tik 27ra

2016/07/13

Txileko Euskal Pilota Selekzioa 2015 (argazkia Berriketari)
Txileko Euskal Pilota Selekzioa 2015 (argazkia Berriketari)

PUBLIZITATEA

Euskal Pilota Nazioarteko Federazioak 30 metroko Frontoi Koparen VI. Mundu Kopa Txileko Santiagon jokatuko dela azaroaren 19tik 27ra baieztatu du. Mapochoren hiriburuan bi frontoi izendatu dituzte hitzorduko egoitza legez, esan nahi baita Euzko Etxea euskal etxeko instalazioak eta Las Condesen, Estadio Español izeneko elkartearenak. Halaxe bildu du Santiagoko Euzko Etxeko Berriketari informazio buletinak.

Santiago, Txile. Txileko Euskal Pilota Federazioa hasia da dagoeneko, elkarteko presidente Eduardo Barceló eta kudeatzaile Zita Solas buru dituela, hitzorduak eskatzen duen kronograma eta ekitaldi-sortaren ingurukoak prestatzen, erronkatzat hartu baitute norgehiagoka lehen mailakoa eta egitura eta prestakuntza aldetik primerakoa izatea. Bere aldetik, eta txapelketan ahalik eta lanik onena egitearren, Txileko taldea ere gogor ari da beharrean, Facundo Kennedyren agindupean.

Mundu txapelketa lehenengo aldiz egingo da Txilen eta 250 bat pilotari biltzea espero da, hogei bat herrialdetatik etorriak, kirol honetako izen handiak barne.

Txileko piltariei, bestalde, prestaketa gisa balio izango die Bartzelonako Munduko Absoluturako 2018an, jokalarien eta teknikoen helburu handia baita.

Testuinguru honetan bisitatua du Txile ,FIPV Euskal Pilota Federazio Internazionaleko presidente Xavier Cazaubon-ek. Buruzagiak azpimarratu du Txileko Federazioa hitzordua antolatzearren egiten ari den ahalegina eta duela urte gutxi batzuk soilik honelakorik pentsatzen ere ia ezinezkotzat joko zela.

Ongi etorri munduko pilotariak, da Txiletik jaurti duten mezua.

-Euzko Etxea Santiago: http://www.euzkoetxeachile.cl
-FIPV: http://www.fipv.net
-Berriketari, Santiagoko EE, buletina: http://berriketari.blogspot.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia