euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Trujilloko Euskal Etxeak Verastegui/Berastegi familiako kideen lehenengo bilerara deitu du, datorren larunbatean online

2021/07/06

Berastegitarren bilkura uztailaren 10ean egingo da goizeko 10:00etan (Peruko ordua), Argentinako 12:00etan, edo EHko 17:00etan
Berastegitarren bilkura uztailaren 10ean egingo da goizeko 10:00etan (Peruko ordua), Argentinako 12:00etan, edo EHko 17:00etan

PUBLIZITATEA

Trujillo, Peru. Verástegui, Berastegui, Verasteguiz, Verastigui... edo Berastegi abizenaren beste edozein aldera da zure deitura? Batera edo bestera idatziak, nazioartean eta bereziki Ameriketan topa daitezke. Hori bada zure kasua, edonon bizi zarela ere, Trujillo Euskal Etxeak famili-bilera batera gonbidatzen zaitu datorren larunbatean, uztailaren 10ean, online, "De Berastegi al mundo" (Berastegitik mundura) izenpean familiari, abizenari eta Berastegik sorleku duen Euskal Herriari buruzko hainbat argibide emateko.

Parte hartzea erraza da, eta doanik.  Zoom bidez egin dezakezu edo Facebookez, uztailaren 10ean goizeko 10:00etan (Peruko ordua), Argentinako 12:00etan, edo Euskal Herriko 17:00etan sartuta.

Hau da prestatu duten egitaraua:

  • 09:50 - 10:00 Birtualki parte hartzeko izena ematea
  • 10:00 - 10:05 Irekiera eta ongi etorria: Silvia Verástegui Carranza
  • 10:06 - 10:10 “Verástegui Perun”: Silvia Verastegui Carranza
  • 10:11 - 10:20 Zer da Trujilloko Euskal Etxea?: Wilfredo Lizarzaburu Muñoz
  • 10:21 - 10:30 “Berastegitik mundura”: Wilfredo Lizarzaburu Muñoz
  • 10:31 - 10:35 Marinera baten bideoa: Silvia Verástegui Carranza. Iparreko Marinera, Peru iparraldeko eskualdeen dantza bat da
  • 10:36 - 10:50 Euskaldunak Ameriketan, Peru eta Trujillo – Lehenengo zatia: Juan Carlos Verástegui León
  • 10:51- 11:00 Euskal dantza bideoa: Silvia Verástegui Carranza. Aurreskua ohoratze dantza bat da, ezteietan eta zeremonietan ohikoa
  • 11:01 - 11:10 Euskaldunak Ameriketan, Peru eta Trujillo – Bigarren zatia: Juan Carlos Verástegui León
  • 11:11 - 11:25 Euskal Etxeen garrantzia Diasporan: Rubén Ángel Suárez, Historian doktore. Argentinar Patagoniako Aberri Etxea Euskal Etxeko Kultura Arloko arduraduna 
  • 11:26 - 11:55 Elkarrekin solastea: ekitaldi honi buruzko iruzkin eta ekarpenak
  • 11:56 - 12:00 Esker-ematea eta itxiera: Juan Carlos Verástegui León

Argibide gehiago:

Trujilloko Euskal Etxea - Centro Vasco de Trujillo
-Facebook: www.facebook.com/groups/trujilloko.euskal.etxea
www.facebook.com/TrujillokoEuskalEtxea
-Emaila: trujillo.euskal.etxea@gmail.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia