euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Tres Arroyos herri argentinarrak euskaldunei eskainiko die gaur Atzerriko Gizataldeen bere azkeneko Turismo Zirkuitua

2020/11/20

Gaur 15:30etan zabalduko da Tres Arroyoseko Euskal Zirkuitua egiteko aukera
Gaur 15:30etan zabalduko da Tres Arroyoseko Euskal Zirkuitua egiteko aukera

PUBLIZITATEA

Tres Arroyos, Argentina. Tres Arroyoseko José A. Mulazzi Museoak, Udal Turismo Zuzendaritzak eta hiriko Atzerriko Gizataldeen elkarteak abiarazi zuten, Tres Arroyosek bertan finkatuta dauden kolektibitate eta jatorriei dagokienez daukan aberastasuna eta historia esanguratsua ezagutzera emateko egitasmo hau. Hamar zirkuitu eskaini dira herrian barrena, leku eta historia adierazgarriak azpimarratuz, azkena gaur ostirala, 15:30etatik aurrera, izan ere Euskal Gizataldearen bertako ibilbide eta ekarpena azalduz.

Gizatalde bakoitzaren historia, ohiturak, tradizioak eta egungo errealitatea kontatzen dira zirkuituetan. Orain arte solasgai eta bisitagai hartu diren kolektibitateak hauek izan dira: danimarkarra, espainola, frantsesa, israeldarra, italiarra, libanoarra, mexikarra, herbeheratarra, siriarra, eta gaurkoan, euskalduna.

Hona euskal gizataldearen zirkuituko bideoa:

-Hiriko maparen gainean eta hamar kolektibitateen zirkuituak



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia