euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Townsville, Australia: Joe Goicoechearen azken agurra eta ehorzketaren bideoa, zerraldoa ikurrinaz estalia

2020/04/30

Txapela, ikurrina eta beti lagun izan zuen mandolina zerraldo gainean Jose Mari Goikoetxearen azken agurrean Townsvilleko hilerrian
Txapela, ikurrina eta beti lagun izan zuen mandolina zerraldo gainean Jose Mari Goikoetxearen azken agurrean Townsvilleko hilerrian

PUBLIZITATEA

Townsville, Australia. Berrogeialdia dela-eta familia hurbilena bakarrik bertan zela egin egin dituzte gaur goizean Australiako Townsvilleko hilerrian Jose Mari 'Joe' Goicoechearen azken agur ekitaldia eta ehorzketa. Azken agurra eman nahi eta ezinean topatu direnei begira, ekitaldiko bideoa grabatu eta zabaldu du familiak. Bertan ikurrinak estalia agertzen da Jose Mariren zerraldoa, berak maite izan zituen zenbait objektu ere lagun, tartean euskal txapela eta hainbeste une goxo eman zizkion mandolina. Partaideak euskal zapi gorria lepoan.

Heriotzaren saminari, berrogeialdi egunotan osasun zerbitzuek ezarritako neurriak gehitu behar izan zaizkie eta asko izan dira munduan euren familiakoak testuinguru honetan, elizkizun jendetsurik edo ekitaldi zibikorik egin ahal izan gabe lurperatu dituztenak. Eurak guztiak gogoan, euren ohoretan, egunotan hil direnekin eta euren familiekin bat eginez idazten ditugu lerro hauek. Goian Bego, Gogoan Bego Jose Mari 'Joe' Goicoechea, eta Goian Beude, Gogoan Beude egunotan Euskal Herrian eta bere diasporan hildako guztiak.

Bideoan, familiaren azken agurra, seme Steven hitzak, ehorzketa eta azken kantua, euskaraz, hondarreko poz omenaldi batez amaitzeko, 'Cielito Lindo'rekin:



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia