euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

The Basque American Dream (Euskal amets amerikarra), Ligak Ander Egiluz jokalari euskal-amerikarraz egin duen bideoa

2020/11/12

Dokumentala ekoitzi du Estatu Batuetako La Ligak Ander Egiluz jokalari euskal-amerikarrari buruz
Dokumentala ekoitzi du Estatu Batuetako La Ligak Ander Egiluz jokalari euskal-amerikarrari buruz

PUBLIZITATEA

Boise, AEB. Athletic-en Boiseko Peñaren bidez iritsi zitzaigun dokumentalaren estreinaldi birtualerako gonbitea, urriaren 30ean bertako orduaren 11etan hainbat zale pantailaren aurrean bildu zituena. Estatu Batuetako La Ligak eginiko ekoizpen bat da eta Ander Egiluz Alzola (Getxo, 1998) futbol jokalari euskal-boisetar gaztearen kirol ibilbidea aurkezten digu, ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin, jokalaria, bere familia eta bere inguru euskal-amerikarra ere ongi potretatuz.

Orain, La Ligak dokumentalaren irudiak plazaratu ditu (horretarako, egin klik irudian, eta ikusi Youtuben; edo zuzenean klikatu hemen)

Gogora dezagun, Ander Egiluz, Jose Luis Egiluz irakasle eta musikari bizkaitarraren eta Michelle Alzola euskal jatorriko idahotarraren semea dela. Aneren neba da eta bi erreferentziak lagun --euskalduna eta idahotarra-- bizi izan ditu (apirilaren 27an beteak) dituen 22 urteak.


Estatu Batuetako La Ligak ekoitzi duen Ander Egiluz euskal-amerikarrari buruzko dokumentala



Komentarioak

  • Polita bideoa eta tipoa

    Ederra bideoa eta Jon Etxeberria bera, bere inguru eta familia, bideo adierazgarria, mundu eta erralitate bat ederki agertzen diguna. Oso gustura ikusi dut. Zorionak!

    Jon Etxeberria (Donostia-San Sebastián), 2020/11/13 19:38

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia