euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Siroka taldeak Europako hizkuntza gutxituen Liet jaialdian parte hartuko du asteburu honetan

2011/11/18

Siroka taldea Liet International 2011 jaialdian izango da asteburuan (argazkia Sirokataldea.com)
Siroka taldea Liet International 2011 jaialdian izango da asteburuan (argazkia Sirokataldea.com)

PUBLIZITATEA

Siroka talde euskalduna Udinen, Italiako Friuli eskualdean, izango da gaur, asteburuan zehar bertan egingo den Liet International jaialdian parte hartzeko prest. Jaialdi hau 'hizkuntza gutxituen Eurovision' bezala ezaguna da eta Europako 12 herrialdetako ordezkarik parte hartuko dute bertan. Euskaldunek 'Hi vascofona!' kantua aurkeztuko dute, Eskozia, Irlanda, Frisia, Asturias, Sami, Udmurtia, Ladinia eta beste hainbat naziotako ordezkarirekin lehian. Jaialdia larunbatean izango da eta zuzenean internet bidez ikusi ahal izango da.

Donostia-San Sebastian. Siroka taldeko kideak Udinen dira jada, Liet International jaialdian  parte hartzeko. Eurekin batera Liet International 2011-ko epaimahaiak aukeratutako hamaika lehiakide ariko dira jaialdian: Noid (Karelia-ko Errepublika), Silent Woo Goore (Udmurtia Errepublika), Aoife Scott (Irlanda), Skama la Rede (Asturias), Rolffa (Sami), Macanta (Eskozia), Janna Eijer (Frisian), Priska (Friuli), Coffeeshock Company (Austria), Cuntra Löm (Ladinian) eta  Rezia Ladina (Suitza).  

Sirokak gaur bertan egingo du lehen emanaldia, 21:30tan, Cas Aupa aretoan egingo den elkartasun kontzertuan (Val’ de Aupa 2, Udine). Trùc izeneko taldearekin joko dute. Jaialdia bera bihar egingo da, 21:00tan, Giovanni da Udine antzerkian. Zuzenean emitituko du Friulian Radio station irratiak eta internet bidez ikusteko aukera ere egongo da, hemen. Horrez gain, asteburu osoan zehar Frisiar eskualdeko Omrop Fryslân telebista kateko talde bat Sirokarekin egongo da musikariei buruzko erreportaia egiten.

-Liet International 2011 jaialdiari buruzko informazio gehiago, hemen
-Siroka taldearen webgunea, hauxe

Taldeak jaialdian joko duen abestiaren bideoklipa:

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia