euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sinesten al duzu honako danborrada urtero egiten dutela Donostiatik 10.000 kilometrora, Argentinako Cañuelasen? (eta II)

2022/05/02

Danborrada donostiarra tradizio errotua da Cañuelasen Dantzarien Aberri Eguneko programako parte. Ohore egiten diote!
Danborrada donostiarra tradizio errotua da Cañuelasen Dantzarien Aberri Eguneko programako parte. Ohore egiten diote!

PUBLIZITATEA

Cañuelas, Argentina. Beste artikulu batean apirilaren 9ko Cañuelaseko Dantzarien Aberri Eguneko Topaketako gainerako xehetasunak bildu ditugu, eta bigarren artikulu honetara bereizi nahi izan dugu urtero bezala --pandemiaren tartea salbu-- aurten ere gauzatu duten Danborrada. Aurretik ere ekarri izan ditugu orriotara Cañuelaseko Danborradako bideoak, baina beti ikusgarriak badira ere --Donostiatik 10 mila kilometro eta nola jotzen duten-- 2022 honetan berezia egin dute, jotzearekin batera kantatu eta dantzatu egin baitute.

Gogora dezagun Cañuelaseko Danborradak herriko Denak Bat Euskakl Etxea daukala antolatzaile eta euskal elkartearen egoitzatik ateratzen dela Aberri Eguneko ospakizunean, eta San Martin Plaza bitarteko kaleak zeharkatzen dituela, plazan ipinitako oholtza gainean Sarriegiren pieza klasikoak joz, ondoren euskal dantzen ikuskizunari bidea emanez.

Ikus irudiak:


San Sebastian Martxa Cañuelasen, danborrariak, dantzariak eta abesbatza (bideoa Verónica Zulaica)

Oholtza inguruan, eta oholtzapean partaide Sarriegiren piezak joz, kantatuz eta dantzatuz, Laurak Bateko danborrada, Jorge Rabufetti eta Jose Gutierrez zuzendari; Denak Bateko abesbatza, Leandro Vallejos Arizmendi zuzendari; eta etxeko Euskal Arima dantza taldea. Danborradan, General Las Herasko errefuertzorik izan zuten.

Eskerrik asko ozen bat guztiei!



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia