euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Picassoren Guernica buru da Cañuelasko Euskal Etxeko areto nagusian, Aberri Eguneko topaketa arrakastatsuaren ostean (I)

2022/05/02

Cañuelaseko Dantzarien hitzorduak, Argentinako 2022ko Aberri Eguneko ospakizunen abiatzea markatu zuen apirilaren 9an
Cañuelaseko Dantzarien hitzorduak, Argentinako 2022ko Aberri Eguneko ospakizunen abiatzea markatu zuen apirilaren 9an

PUBLIZITATEA

Cañuelas, Argentina. Cañuelasko Denak Bat antolatzaile duen 'Dantzarien Aberri Eguneko Topaketa' itzuli da aurten, pandemia aurretik ohi zuen bezala, Argentinako Aberri Eguneko ospakizunen abiapuntu eta erreferentzia gisa. Gaztejendea biltzen du gehienbat eta aldi honetan jaso dituen ordezkaritzen artean Rosario, Chacabuco, Lanús, Mar del Plata, Gral Rodríguez, Pergamino, La Plata, San Nicolás, Buenos Airesko Laurak Bat eta Oihankide eta Paraná, Cañuelas bertako Txikiak, Gazteak eta Amak Dantzatzen taldeekin batera.

Agintarien artean bertaratu ziren FEVAko lehendakari Arantxa Anitua eta Euskadiren Argentina-Mercosurrerako ordezkari Sara Pagola. Denak Bateko kide eta buruzagiekin bat egin zuten baita ere, Cañuelas Udalaren izenean, Gobernuko idazkari Valeria Ríos eta Kultura idazkari Esteban Sarlenga, hori Cañuelasko Partidoa bere bigarren mendeurrena ospatzen ari den urtean, Denak Bat euskal etxe cañuelastarra ere partaide.


Picassoren 'Guernica' EEko areto nagusiko buru, Daniel “Jopo” Galfredo emanaldian ari dela

Picassoren 'Guernica'ren erreplikaren inaugurazioa

Euskal egoitzan eginiko ekitaldian Picassoren 'Guernica'ren erreplika inauguratu zen, herriko Gladys Mondino artistak egina, leku hautuan, EEko areto nagusian egingo diren ekitaldi guztien burutzan egongo baita aurrerantzean. Proposamen artistikoa Cañuelasko Bigarren Mendeurreneko programaren baitan burutu du Euskal Etxeak eta izan ere aipatu udal eta euskal agintariek solemnitatea eman zioten Veronica Zulaica lehendakari duen Denak Batek egindako planari.

EuskalKulturak eguneko bere balantzea eskatu dio Veronica Zulaika berari, eta honek azpimarratu du "dantzariek eta euskal etxeek emandako egundoko erantzuna; ahalegin hau COVID-19ak eragindako bi urteko geldialdiaren ondotik etorri baita, ia entsegurik egin ahal izan gabe". "Gogoa bazegoen, festa ederra irten zen, hunkigarria oso, eta bihotz-bihotzezeskertzen diegu hori ahalerazi duten pertsona guztiei, dantzari, agintari, danbor-jotzaile, musikari... eta ekarle izandako denei", adierazi digu.

[Aparteko artikulu batean aipatuko dugu Danborrada, urtero bezala Denak Bat-en egoitzatik San Martin Plazan ezarritako oholtzarainoko bidea egin zuena, han Argentinako hainbat lekutatik etorritako dantza taldeen ikuskizuna egiteko]


NacPop TV-ren bideoa, eguna bertako prentsaren ikuspuntutik laburbilduz

Egunak bildutako partaide eta ekarrien artean, Txapela sagardo euskal-argentinarrarena, bere kupelarekin. Han-hemenka iibili zen Argentina eta Uruguain barrena dabilen Ander Elordui (@ander_mungi), blogari mungiarra, emaitzak bere canal Euskal Piratara isurtzen dituela. Gazteetako askok, bestalde, gogoz agurtu zuten Buenos Airestik bertaratu zen Mikel Ezkerro eta argazki eta selfieak atera zituzten berarekin.

Parte hartu zuren dantzari taldeak

Hauek dira parte hartu zuten dantza taldeak, bakoitzak taularatu zuen dantzarekin batera:

-Txikiak. Cañuelasko Denak Bat. "Omenaldia Ikurriñari"
-Chabucoko Guillermo Larregui. "Ingurutxo"
-Buenos Airesko Oihankide. "Xibandiarrak"
-Gazteak. Cañuelasko Denak Bat. "Arku dantza"
-Gure Ametsa Limako Arantzazu EE & Euskal Herria Lanús. "Chamamé Crudo & Polka Pik"
-Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxea. "San Migel"
-Gazteak. Cañuelasko Denak Bat. "Idiazabal"
-Mar del Platako Denak Bat. "Matakulebra"
-General Rodriguezko Eusko Aterpea. "Zuberoako Makil Dantza"
-Amak Dantzatzen. Cañuelasko Denak Bat. "Erre zituzten sorgiñen..."
-La Platako Euzko Etxea. "Banako"
-Rosarioko Zazpirak Bat. "Arku Dantza"
-San Nicolaseko Euzkal Etxea. "Euren dantza"
-Gazteak. Cañuelasko Denak Bat . "Fandango & Arin-Arin"

Eskerrik asko guztiei!



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia