euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kaledonia Berriko herritarrek Euskal Besta ospatuko dute bihar Noumean bertako Pierre Goyetche pilotalekuan

2022/04/29

Larunbat honetan, Baionako Festen estiloko jaia Kaledonia Berriko Noumean
Larunbat honetan, Baionako Festen estiloko jaia Kaledonia Berriko Noumean

PUBLIZITATEA

Noumea, Kaledonia Berria. Euskal besta tenorea dute bihar Kaledonia Berriko Noumea hiriburuan, 'Feria dex Furieux' (Suminduen Jaia) delako besta-hitzordua finkatu baitute, bertako Pierre Goyetche estaligabeko pilotalekuan. Elkarretaratzeko antolatzailea bertako L'Amicale du Pays Basque et Sud Ouest elkartea da, eta hau urtero antolatzen duen hiru festa nagusietako bat da, besteak uztail aldean Baionako Pestak eta urrian Mahats-Biltzearena direla.

Berrogeita hamar urtetik gora dituen batasuna da L 'Amicale du Pays Basque et Sud Ouest, adierazi dio Euskalkulturari elkarteko kiroletako koordinatzaile den Chantal Larrondo baigorriarrak. Pandemiak eragin izan du azken bi urteotan hemen ere, baina iazkoan besta hau, bi konfinamendu garai artean tokatu zen eta egin ahal izan zen, aitortu digu, azaldurik elkarteak 120 bat kide eta sei mila bat jarraitzaile dituela.

"Biharko eguna aukera bat izango da euskal besten zale diren guztientzat, Pierre Goyetche konplexuan bildu eta egun atsegina pasa dezaten, tabernan lagunekin elkartu eta euskal giroa bilgarri kantu batzuk kantatu eta fandango bat dantza dezaten", laburbildu du.

Apirilaren 30eko egitaraua

-13:00etan, jokoetarako izen-ematea
-Besta eta animazioa Malawi txaranga eta DJ Bask-ekin

-Sarrera 1000 libera, kontsumizio bat barne, aldez aurretik erosita
-Sarrera 2500 libera, paella eta kontsumizio bat barne, aldez aurretik erosita
-Sarrera 3000 libera, egun berean erosten bada
-sarrerak Etchekhan pilotalekuan salgai
-Arratsaldean janari azkarra salgai: pizza, chicken chips eta sanwitxak

Pierre Goyetche pilotalekuaren kokapena: Conett eta Sauvan karriken gurutzean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia