euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lauburu argitaletxe euskal-argentinarraren lanak Buenos Airesko Nazioarteko Liburu Azokaren 46. edizioan partaide

2022/05/03

Pandemian argitaratutako liburuak aurkitzeko aukera Lauburu Argitaletxeko stand-ean izango da
Pandemian argitaratutako liburuak aurkitzeko aukera Lauburu Argitaletxeko stand-ean izango da

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Joan den ostiralean abiatu zen Buenos Aireseko Nazioarteko Liburu Azokaren 46. edizioa, eta maiatzaren 16ra arte luzatuko da. Latinoamerikako argitalpen-munduarentzako ekitaldi garrantzitsuenetako bat da, eta bi urtez jarraian bertan behera utzi behar izan zuten pandemiaren ondorioz. Pozik eta gogotsu, Lauburu argitaletxea, TyPEO izeneko stand kolektiboan partaide azokaratu da, hainbat argitaletxe autogestibo eta interdependenterekin batera.

Nicolas Chavez proiektuaren arduradunak azaldu duenez, oso pozik daude FILBAra itzuli ahal izango dutelako hainbeste denbora igaro ondoren. Liburu berriak aurkeztuko dituzte, pandemia garaian argitaratutakoak. Horien artean, "Hirusta Bilduma" izeneko narratiba sorta berria aipatzen du, oraingoz bi izenburu dituena: Ernesto Castillo Salaverry-ren "Tu olvido es peor que la muerte" poemategi osoa, eta Sergio Recarteren "El final de los viajes siempre está en algún lado" ipuin-bilduma.

Horrez gain, Kataluniako Pol-len argitaletxearekin batera, Ander Zurimendiren "Recoja sus cosas" liburua aurkeztuko dute, Arnaldo Oteguiren hitzaurrearekin eta Julieta Gaztañagaren sarrerarekin(Argentinako argitalpenean. 30 urteko itxialdiaren ondoren, Parot doktrinagatik askatu zituzten euskal preso politikoak kartzelatik atera izanari buruzkoa da liburua.

Lauburu Argitaletxea Liburu Azokan aurkitzeko Pabiloi Horira jo behar da, 2018ko standera. Sare sozialeen bidez (Instagram eta Facebook) edo posta elektronikoaren bidez (edlauburu@gmail.com) ere kontakta daitezke. Correo Argentino-ren bidez herrialde osora bidaltzen dituzte liburuak.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia