euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Segitzen dute Boiseko BSU unibertsitateak asteburuetan eskaintzen dituen Euskal Ikasketa Tailerrek

2016/02/01

Historian doktorea, John Ysursa Euskal Ikasketen Partzuergoko zuzendaria da Boisen (argazkia EuskalKultura.com)
Historian doktorea, John Ysursa Euskal Ikasketen Partzuergoko zuzendaria da Boisen (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Urte berrian sarturik berriro abiatu dira 'Boise State University'k hainbat asteburuz Euskal Ikasketen alorrean antolatzen dituen tailerrak. Saioek, 'Euskal', 'Historia', 'Antropologia', 'Soziologia' eta 'Genero' markak daramatzate eta arlo horietako ikasleei eskaintzen zaizkie bereziki baina ez bakarrik. 2016ko saioak azken larunbat-igande honetan hasi dira, John Ysursaren "Being American and Basque" izenpeko tailerrarekin, eta apirilaren 2-3an bukatuko, Meggan Laxalt-ek Boiseko euskal lekuez eskainiko duen asteburuarekin.

Boise, AEB. Unibertsitateko irakasle eta Basque Studies Minor-eko zuzendari den Nere Letek EuskalKultura.com-i adierazi dionez, urtean zehar ehundaka ikasle eta jarraitzaile biltzen dituen ekimen arrakastatsu honek herenegun eta atzo izan zituen aurtengo lehenengo eskolak BSUk Boise erdigunean daukan kanpusean. John Ysursa irakasleak ekin zien 2016ko lehenengo saioei "Being American and Basque" (Amerikar eta euskaldun izatea) gaia aztertuz zenbait ikuspuntutatik.

Datozen hilabeetan segituko duten irakasle eta gaiak honakoak izango dira:

  • Otsailaren 20-21a: Basque Culture Through Cinema (Euskal kultura zinemaren bidez). Irakaslea, Nere Lete
  • Otsailaren 27-28a: Modern Basque Politics: Repression or Secession? (Euskal politika modernoa: errepresioa edo sezesioa". Irakaslea, Dave Lachiondo
  • Martxoaren 5-6a: Intro to Basque Language (Sarbidea euskal hizkuntzara). Irakaslea, Izaskun Kortazar
  • Martxoaren 12-13a: Basque History of the World (Munduaren euskal historia). Irakaslea, John Ysursa
  • Apirilaren 2-3a: Genocide Studies, Introduction (Genozidio Ikasketak, sarrera). Irakaslea, Xabier Irujo
  • Apirilaren 2-3a: Lekuak - The Basque Places of Boise, Idaho (Lekuak: Idahoko Boiseko euskal guneak). Irakaslea, Margaret (Meggan) Laxalt Mackey [kasu honetan klasea, BSUn ezik, Boise erdigunean emango da, oinezko ibilbide bat eginez]

2016 Udaberriko ikastaro hauek asteburu ikastaro bakoitzeko kreditu bana ekarriko diete parte hartuko duten ikasleei.

-Informazio gehiago: BasqueStudies.BoiseState.edu



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia