euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Segi astelehenean online Euskal Diaspora Graduondoaren hasiera-hitzaldia Euskal Herriko Unibertsitatean

2021/10/01

Graduondokoa osorik egin daiteke modu presentzialean edo online
Graduondokoa osorik egin daiteke modu presentzialean edo online

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Datorren astelehenean, urriaren 4ean, Euskal Diasporan Espezialista graduondoaren hasiera ekitaldi ofiziala egingo da Gasteizen. Hasiera hitzaldia, "Diasporic Studies Today" izenburupean emango du Kingsley Aikins graduondoko irakasle eta The Networking Institute erakundeko zuzendaria, eta bertan izango dira Marian Elorza Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia eta Montse Maritxalar EHUko Graduondoko eta Etengabeko Prestakuntzako errektoreordea.

Ekitaldia online segitu ahal izango da. Hauxe da horretarako beharrezko informazioa:

Lotura: https://ehu.webex.com/ehu/j.php?MTID=m6d7685962f94f5622c9a615c7a3c932c
Noiz: 2021eko urriaren 4a, astelehena 16:00 | 3 h 50 minutu | (UTC+02:00) Brusela, Kopenhage, Madril, París
Bilera zenbakia: 2734 228 4756
Pasahitza: 1XWL5zqJRb8Yvg (19955975 telefono eta bideo sistemen bidez)

Gasteizeraino hurbil daitekeenarentzat, azalduko dugu ekitaldia Elurreta / Las Nieves-ko eraikinean egingo dela, bertako Gradu Aretoan, Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Kanpusean.  Ikus hemen. Publikoak sartzea izango du aulki erabilgarriak bete arte.

-Informazioa graduondoaz, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia