euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2021eko Euskal Herriko Dantzari Eguna bihar ospatuko da Elizondon, Diasporako sei talde pantaila bidez partaide

2021/10/01

2021eko Euskal Herriko Dantzari Eguna Baztanen ospatuko da urriaren 2an, Baztanen
2021eko Euskal Herriko Dantzari Eguna Baztanen ospatuko da urriaren 2an, Baztanen

PUBLIZITATEA

Elizondo, Nafarroa. Euskal Herri osoko 35 taldek hartuko dute bihar parte Nafarroako Baztanen, bertako hiriburu Elizondon ospatuko den 2021eko Euskal Dantzari Egunean, Euskal Herriko Dantzarien biltzarra eta bertako Baztandarrak Dantza Eskola antolatzaile. Gogora dezagun iaz, pandemia dela-eta, ez zela elkarretaratzea antolatu, ez fisikoa behintzat, baina online ospakizunak aukera berriak ekarri zizkiela Diasporako taldeei, eta ildo horri jarraiki, aurten ere Diasporak partaidetza berezia izango duela, aipatu 35 taldeetatik seik Diasporatik hartuko baitute, pantaila bidez, horretarako propio grabatutako dantza eta bideoz.

Bertako jaia egun osokoa izango da, goizetik hasita, diana gaiteroekin, artisau azoka, jantzi tradizionalak, musika eta giroa karriketan eta 18:00etatik 20:00etara emanaldi nagusia Laxoako Pilotalekuan.

Hauek dira parte hartuko duten Diasporako taldeak:

- Anaitasuna Dantza Taldea, Itxaropen Euskal Etxea, Saladillo (Argentina)
- Laurak Bat Euskal Etxeko Dantza Taldea, Buenos Aires (Argentina)
- Beti Aurrera Euskal Etxeko Dantza Taldea, Chivilcoy (Argentina)
- Eusko Indarra Dantza Taldea, Haize Hegoa Euskal Etxea, Montevideo (Uruguai)
- Gure Etxe Maitea Euskal Etxeko Dantza Taldea, Olavarria (Argentina)
- Oihankide Dantzari Taldea, Buenos Aires (Argentina)

Informazio gehiago eta xehetasunak: Euskal Herriko Dantzari Eguna 2021



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia