euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pandemia: Bakersfieldeko EEa ez da egongo 2021 Kern County Azokan, baina Mus Txapelketa egingo du gaur

2021/10/02

Bakersfieldeko Euskal Etxearen 'Etxola' Kern County Fair-en. Iaz Azoka ez zen egin. Aurten egiten ari da, EEaren partaidetzarik gabe
Bakersfieldeko Euskal Etxearen 'Etxola' Kern County Fair-en. Iaz Azoka ez zen egin. Aurten egiten ari da, EEaren partaidetzarik gabe

PUBLIZITATEA

Bakersfield, AEB. Pandemia garaian euskal etxe eta komunitate bakoitzak bere hiri eta inguruko autoritateen erabakiei segitu eta dagozkion erabakiak hartzen ditu. Baina tokiko kasuistika eta egoerak desberdinak izan daitezke. Aldi berean, ekitaldi guztiak ere ez dira berdinak eta arrisku maila ez da beti bera. Bakersfield-en, ez zaie erabaki batere erraza suertatu bertako euskal etxekoei, duela berrogei urtetik gora urtero partaide diren konderriko azokan [bihar bukatuko da], Kern County Fair delakoan, aurten ez parte hartzea erabakitzea, baina "egunero bolondres ditugun gure bazkide eta lagunen segurtasunagatik" hala egin dute.

Bakersfielden, ekitaldi arras jendetsua da Kern County Azoka, hamaika lekutako ezagun eta ezezagunak biltzen dituena. Oraindik ere jende asko txertatzeke, negazionista ugari tartean, bertako Euskal Etxeak ez du bere gain ardurarik hartu nahi izan kutsatzeko arriskuan jartzen Azokan bere etxolan txandaka publikoarekin harreman zuzenean lanean aritzen diren bere bazkide eta lagunak, ekitaldia diru-iturri garrantzitsua badu ere.

Gaur, aldiz, Mus Txapelketa

Publiko orokorrarena ez, baina euskal komunitate barruko egoera kontrolatuagoa daukate euskal elkartean. Eta osasun neurriei segituz, hasiak dira euren ohiko jarduerak berreskuratzen. Gaur bertan, esaterako, bere Mus Txapelketa egingo du Kern County Basque Club-ek, presentziala. San Frantziskotik etorria, Valerie Etcharren Arrechea izango du arduradun. Hau gaur, urriaren 2an. Hilabete azkenean, urriaren 30ean, kluba Hego Kaliforniako Mus Txapelketako anfitrioi izango baita.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia