euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Saretik jaitsi daiteke 'Euskal Herria ezagutzea', etorkinentzako zein euskal Diasporakoentzako kultura gida

2009/02/17

Euskal kultura ezagutzeko gonbitea egiten du liburuak
Euskal kultura ezagutzeko gonbitea egiten du liburuak

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzak, Kultura Sailaren bitartez, 'Euskal Herria ezagutzea' liburua argitaratu du, Diasporako euskaldunei eta Euskal Herrian bizi diren etorkinei euskal kulturara leiho bat emateko asmoz. Liburua zazpi hizkuntzetara itzulia izan da (euskara, gaztelera, ingelesa, frantsesa, txinera, arabiera eta errumaniarra) eta kultura, hizkuntza, ohiturak, gizartea, erakundeak, ekonomia, sistema politikoa eta gobernua bezalako gaiak jorratzen ditu. Hasteko 12.000 ale argitaratu dira, eta gainera, besteak beste Diasporako euskaldunengana errazago heltzeko, liburu osoa internetetik deskargatu daiteke.

Donostia-San Sebastián. Ramon Zallo eta Mikel Ayuso izan dira 'Euskal Herria ezagutzea' liburuaren egielak. Liburuaren helburua Euskal Herrian bizi diren etorkinei, Diasporako euskaldunen ondorengoei eta turistak bezalako aldizkako bisitariei euskal kulturara hurbiltzeko ate bat eskaintzea da. Diasporara eta erbestera joan behar izan zuten euskaldunen ondorengoei 'euren arbasoen herrialdearen oinarrizko ezagutza ematea eta haien sustraiekin kontaktuan jartzea' da asmoa. Liburua sarean deskargatu daiteke eta Diasporako herrialdeetako hizkuntza nagusietara itzulia izan denez --gaztelera, ingelesa eta frantsesa-- gizatalde honetako kideentzako argitalpen oso interesgarri eta erabilgarria izan daiteke.

Liburuak aintzat hartzen duen beste talde nagusia etorkinen da. Gaur egun hainbat herrialdeetako etorkinak euskal gizartean bizi dira, baina askotan ez dute informaziorik gizarte horren ohitura, usadio eta klabeei buruz. Liburuak informazio hori biltzeko bidaian lagungarri izan nahi du. 'Material hau, biztanle berrien parte handi bat, jarraian bertan biziz gero, eskubide osoko euskal herritar bihurtuko dela eta euren kultura eta ahaleginaz, hartzen dituen gizartearen onurarako, kultura, gizarte eta zerga ekarpenak egingo dituztela kontuan hartuta egin dugu', azaltzen dute liburuaren egileek.

Liburua deskargatzeko edo sarean irakurtzeko jo hona.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia