euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Saregintzan: eskuragai pdf bertsioan iaz Bilbon egindako Euskal Gizataldeen VII. Mundu Batzarreko liburua

2020/12/16

Liburuak (laukian) Mundu Batzarra eta bertan onartutako Lau Urteko Plana 2020-2023 biltzen ditu
Liburuak (laukian) Mundu Batzarra eta bertan onartutako Lau Urteko Plana 2020-2023 biltzen ditu

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzak, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko Kanpoan diren Euskal Komunitateentzako Zuzendaritzaren bidez pdf gisa jaitsi daitekeen liburua aurkeztu zuen atzo, Bilbon 2019ko urriaren 2tik 4ra mundu osoko euskal etxe eta komunitateen ordezkariekin egin zen Euskal Gizataldeen VII. Mundu Batzarraren emaitzak bilduz, Kongresuak hautatu zuen izenburu beraren pean, "Saregintzan".

Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu Batzarraren jarduera eta Lau Urteko Plana 2020-2023 jasotzen dituen 156 orrialdeko liburua Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak eta Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak aurkeztu zuten atzo Gasteizen.

-"Saregintzan" liburua oraingoz euskarri digitalean egongo da soilik eta esteka honetatik jaitsi daiteke

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia