euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sarean ezarri du Eusko Jaurlaritzak 2020ko Euskal Diasporaren Egun Birtualeko ekitaldien bilgarri den bideoa

2020/11/09

Marian Elorza eta Gorka Alvarez Aranburu gaur goizean, 2020ko Euskal Diasporaren Eguneko bideoaren aurkezpenean
Marian Elorza eta Gorka Alvarez Aranburu gaur goizean, 2020ko Euskal Diasporaren Eguneko bideoaren aurkezpenean

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Hirugarren edizioa zuen aurtengoa Euskal Diasporaren Egunak, pandemiagatik edizio birtuala, baina hala ere mundu osoko hainbat euskal etxek modu batera edo bestera, bakoitzak ahal izan zuen moduan, ospatu nahi izan zutena. Mota askotako hamaika ekitaldi eta ospatzeko modu horien irudiak Jaurlaritzara bidali zizkioten eta gaur bertan aurkeztu dio Gasteizen Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkariari ospakizun horien guztien bilduma adierazgarria izan nahi duen bideoa.

Bi buruzagiek eskerrak eman nahi izan dizkiete Euskal Diasporaren Eguneko (irailaren 8a) ospakizunarekin bat egin eta bideoa bidali duten euskal etxe, elkarte eta oro har munduko euskaldunei. Guztira 13 herrialdeko 55 euskal etxek bidali dituzte garaiz eta kalitatez bideoak bilduma honetan sartzeko: Argentina, Australia, Belgika, Brasil, Estatu Batuak (AEB), Espainia, Frantzia, Kolonbia, Mexiko, Peru, Txile, Uruguai eta Venezuelarik.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia