euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Santa Rosako Zelaiko Euskal Etxeak ‘Euskal Kimuak’ dantza taldea aurkeztu zuen La Pampako Gizataldeen Festan

2019/04/17

Zelaiko Euskal Etxeko lagunak La Pampa Gizataldeen 2. Topaketan
Zelaiko Euskal Etxeko lagunak La Pampa Gizataldeen 2. Topaketan

PUBLIZITATEA

Santa Rosa, Argentina. La Pampako Gizataldeen Festaren bigarren edizioa apirileko lehenengo igandean egin zen eta 30 mila inguru lagun bildu zituen, iazko publiko kopurua bikoiztuz, bertako euskal etxetik adierazi zaigunez. Gastronomia leihoei dagokienez, egun osoko ekitaldian kolektibitate italiar, venezuelar, boliviar, alemaniar, arabiar eta euskaldunak euren janariak prestatu eta zerbitzatu, eta euren kultur tradizioak erakutsi zituzten propio muntatutako standetan. Tauletan ere aritu ziren gizataldeetako ordezkariak, kasu honetan aurreko kolektibitateen ordezkariei espainiar dantzariak gehitu zitzaizkiela, ohiko musika jotzen eta dantzatzen.

Jai jendetsuaren baitan, ‘Euskal Kimuak’ izeneko bere dantza talde berria aurkeztu zuen Santa Rosako Zelaiko Euskal Etxeak. Debutean Aurresku, Fandango eta Arin Arin dantzak taularatu zituzten Jorgelina Chapartegu zuzendari daukaten dantzariek.


[‘Euskal Kimuak’ dantza taldea Gizataldeen Festan]

Honako plater hauek eskaini zituen euskal Elkarteak bere standean: dilistak euskal erara, txorizoa ardo beltzean, txibierroak eta goxua. Txosnan Euskal Etxeko lagunek ez ezik, Euskal Herriko Unibertsitateko beka baten bidez La Pampako Unibertsitatean ikasle dabiltzan Haizea Otaola, David Lopez eta Amaia Frade gazte bizkaitarrek ere lagundu zuten.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia